EUSKAL LIGAK: Unamunok Estatuko Txapelketarako txartela lortu du. Gutxigatik bada ere Gernika kanpoan geratu da

Emaitza berdina baina zorte ezberdina Euskadiko Fase Finaletan gure ordezkarientzat. Emakumezkoetan Gernika ISBri irabazteko zorian izan zen baina hirugarren laurden kaxkar batek eta Aranur ISB taldeak azken segundoetan sarturiko hirukoak saririk gabe eta ondorioz Estatuko Txapelketarako txartel gabe utzi zioten Gernikarrei. Mutiletan Unamunok zortea izan zuen, izan ere nahiz eta bere partidua galdu, Easo Finalean…

EUSKAL LIGAK: Lehen itzulia bukatuta Estatuko txapelketarako txartelen bat eta hiru salbazio posible aurreikusten dira

(ARGAZKIA: Zenigaonaindia) Bukatu da lehen itzulia.Bost jardunaldi hauek helburuak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko balio izan dute. Jokoan Espainiako txapelketetarako txartel bat eta Euskadiko titulua lortzeko 4 postu daude. Gure taldeei dagokionez Unamunok bai Junior eta bai Gizonezkoen kadete mailan dena lortzeko gaitasuna erakutsi du. Emakumezkoetan Gernika KESB ere edozertarako gai da. Maila mantentzeari dagokionez, Loiola…

EUSKAL LIGAK: Bukatu da lehen fasea, benetazko borroka hastear da

Pasa den asteburuan Junior eta Kadete mailako Euskal Ligako lehen fasea bukatutzat eman zen eta beraz, A1 eta A2ko multzoak eratuta ditugu. Orain onena datorkigu, Euskadiko tituluarengatiko borroka, Estatuko lehiaketarako txartela eta maila mantentzea. GIZONEZKO JUNIOR MAILA Dena erabakita zegoen multzo honetan azken jardunaldirako. Bilbao Unamunok 80-59 irabazi zion Araberriri, Tabirakok 68-43 Zarautzi eta Ziorkontrol…

Euskal Liga-LAUKO FINALA: La Salle Gizonezko Kadete Mailako A1ean sartu da

Asteburu bizia izan dute Liga Berezietatik Euskal ligara igo eta orain A1era sailkatzeko lehian dauden taldeek. Talde bizkaitarren artean soilik Gizonezkoen Kadete mailako La Salle izango dugu Euskadiko titulua edo Estaturako txartela lortzeko lehian. Beste talde bizkaitarrek lan ona egin zuten eta Euskal Ligan paper ona egiteko gai direla erakutsi zuten. EMAKUMEZKO JUNIORRAK Maila honetan…

EUSKAL LIGAK: Emaitza harrigarriak baina sailkapenean inolako efekturik gabe

Euskal Ligetako lehen faseko azkenaurreko jardunaldia ospatu da eta argi dago nortzuk jokatu duten A1 eta A2a. Jardunaldi honetan emaitza harrigarri batzuk geratu dira. EMAKUMEZKO JUNIORRAK Derbi bizkaitarra ospatu zen jardunaldi honetan eta ez zen sorpresarik izan. Tabirakok 57-74 irabazi zion Loiolari, non bilbotarren hobekuntza agerian geratu zen baina hau ez zen izan durangarrei irabazteko…

EUSKAL LIGAK: Lehen itzuliko amaiera

Amaitu da gure Euskal Ligako taldeentzat lehen itzulia, orokorrean, Gizonezkoen Kadeteak eta Emakumezko Juniorrak dira sailkapenean hobeto kokatuta daudenak eta hori dela eta, A1erako sailkatzea errazago dute. Gainontzeko taldeek ere lehen lau postuetan sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte. EMAKUMEZKO KADETEAK Loiola eta Tabirakoren aurkako derbiaren itxi dute multzoko lehen itzulia, hau da, azkenak azkenaurrekoaren aurka. Partida…

EUSKAL LIGAK: Junior mailetan talde bizkaitarrak lidertzan

Asteburu ona izan da orokorrean Euskal Ligan dauden talde bizkaitarrentzat. Juniorretan, gure bi talde daude lidertzan, mutiletan Bilbao Unamuno taldeak Easo eta Fundazio taldeekin batera sailkapenaren buru da eta nesketan Tabirako maila ikaragarria erakusten dabil,izan ere Aranurrekin batera, 4 garaipen lortu ditu 4 partidetan. Ikustekoa izango da hurrengo jardunaldia, izan ere talde biek elkarren aurka…

EUSKAL LIGA: Talde Bizkaitarren hiru lidertza lehen jardunaldia eta gero

Asteburu honetan hasi dira Euskal Ligak, non A1ean sartzeko beharrezko garaipenak eskuratzeko helburuarekin 12 talde bizkaitar ditugun lehian. Partida guztietatik, Unamuno eta Loiolaren arteko Kadete mailako derbia nabarmentzen dugu, non bigarrenek 70 eta 74 gailendu ziren. Orokorrean jardunaldi ona izan da talde Bizkaitarrentzat Euskal Ligan. Lau mailetatik hirutan, talde bizkaitarrak ditugu sailkapen buru. GIZONEZKOEN JUNIOR…

Julen Berrocal: “Saskibaloia apur bat injustoa izan da gurekin azken fase honetan”

Junior eta kadeteen Euskal Ligen harira azken bi hilabeteotan zehar ekarritako elkarrizketen sekzioarekin bukatu egiten dugu, Tabirako Baqué Junior nesken entrenatzaile Julen Berrocalek helarazi digunari erreparatuz. Finalaurreko partidua jokatu zuen taldeak asteburuan Loiola Indautxuren aurka, eta ezin finalera iritsi 81-77ko emaitza sufritu ondoren. Loiola Indautxu bera izan zen txapeldun, Aranur ISBri 60-59 garaituz. Norgehiagoka horren…

Loiola Indautxu (JF) Euskadiko txapeldun!

Finalaurreko partiduan Tabirako Baqué durangarrak eta finalean Aranur ISB irabaita, aurtengo Euskadiko txapeldun bihurtu dira Junior mailako neska indautxutarrak. Aurreren iritziz, partidu gogorra izaten zen lehenbizikoa, lau taldeen kalitatea zela. Berdintsuagoa izango zen finala, zeinean amaierarako bost segundo falta zirela, Itziar Ariztimuñoren hiruko batek erabakiko zuen titulua (60-59). Defentsa indibidualetan oinarritu ziren bilbotarrak, baita barneko…