BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: La Salle (EJ) eta Loiola (GJ) denen gainetik

Azken jardunaldia izan da Junior eta Kadete mailako Bizkaiko Liga Berezietan eta argi ikus daiteke zein talde arituko diren maila mantentzeko borrokan eta zeintzuk Esukal Ligara igotzeko partidak jokatzeko balio dituzten bi postuen arteko lehian. Hona he,en pasa den jardunaldiko laburpena. EMAKUMEZKO KADETEAK A multzoak oso berdindurik jarraitzen du. Laurok 43-37 irabazi zion Tabirakori eta…

Espainiako Junior Nesken Txapelketa: final laurdenetan jada Loiola Indautxu! Aurkaria, San Isidro A

Partiduari buelta eman eta guzti, 60-55 irabazi zuten Alex Aurreren neskek atzo Donostiako Josean Gaska polikiroldegian. Hartara, oraingoan Valladolideko San Isidro A taldeari egin beharko diote aurre finalaurrekoetan sartu eta dominak eskuratzearren lehiatzeko. Plantila motz eta neska altuegirik gabe hartu zuten mendean Rivas promete, multzo-fasean sufritutako higadura jasanda ere. Hona dakarkizuegu FEB-en argitaratutako kronika: Erritmo…

Loiola Indautxu (JF) Euskadiko txapeldun!

Finalaurreko partiduan Tabirako Baqué durangarrak eta finalean Aranur ISB irabaita, aurtengo Euskadiko txapeldun bihurtu dira Junior mailako neska indautxutarrak. Aurreren iritziz, partidu gogorra izaten zen lehenbizikoa, lau taldeen kalitatea zela. Berdintsuagoa izango zen finala, zeinean amaierarako bost segundo falta zirela, Itziar Ariztimuñoren hiruko batek erabakiko zuen titulua (60-59). Defentsa indibidualetan oinarritu ziren bilbotarrak, baita barneko…

Joseba Comonte: “Ustekabeko kontuez aparte, aurpegia eman dute mutilek une oro”

Joseba Comonte elkarrizketatu dugu gaur, Loiola Indautxu 00 kadete mutilen entrenatzailea. Tamalez, maila-jaitsiera jasan du taldeak bigarren fase honen ostean. Bigarren fase honen emaitzak alde batera utzita, Kolektiboaren indarra azpimarratu du Comontek nagusiki. Halaber, mailaz jaitsi arren, taldea bera sendotu dela aitortu du, batez ere denboraldi hasieran iritsitako hiru jokalarien lana eskertuz. Ikus jarraian galde-erantzunen…

Loiola Indautxuk emakumezkoen Espainiako Junior txapelketa jokatuko du

Joan den asteburuan, Donostian,  Emakumezkoen Euskal Ligako Fase Finala jokatu da junior mailan. Bertan, bi talde bizkaitar izan ziren, Loiola Indautxu eta Tabirako Baqué, eta jokoan zeuden bi sari nagusietatik (Euskadiko txapeldun izatea eta Espainiako txapelketa jokatzea) bilbotarrek Espainiako talderik onenen aurka jokatzea ahalbidetuko diena lortu zuten. Aranur ISB, bestalde, Euskadiko txapeldun bilakatu zen. Informazio…

jorde loiola indautxu cadete

ESPAINIAKO EMAKUMEZKOEN KADETE TX.: Loiola Indautxu, dominen lehian

Loiola Indautxu, egun hauetan Tenerifen jokatzen ari den Espainiako Kluben Emakumezkoen Kadete Txapelketako dominen lehian sartu da. Alex Aurreren neskek final zortzietan Clareti 5-42 irabazi zioten, eta eguerdi honetan Carmelitasi 48-52 irabazi diote final laurdenetako neurketan. Hori dela eta, finalaurekoetara heldu dira, eta etxera domina ekartzeagatik lehiatuko dira. Zorionak! Informazio gehiago, gaztelaniaz ikusgai. (Iturria: FEB)

alonso ariztimuño loiola indautxu cadete

ESPAINIAKO KADETE TX.: Loiola Indautxu, final zortzietara; Unamuno, eliminatuta

Pasadan igandean Espainiako Kluben Kadete Txapelketak hasi ziren, gizonezkoena Zaragozan eta emakumezkoena, aldiz, Tenerifen. Dagoeneko, lehenengo fasea amaitu da, eta Indautxuko neskek multzoko lehenengo posizioan amaitu dute, eta final zortziak jokatuko dituzte Picken Clareten aurka. Gizonezkoen txapelketan, aldiz, Unamunok ez du zorte handirik izan eta lan ona burutu arren, aurkariak nagusi izan dira. LOIOLA INDAUTXU…