tabirako fase final eba mondragon

Gizonezkoen Lehenengo Maila: Tabirako eta Loiola finalaurrekoetan galdu eta igoerarik gabe geratu dira

(ARGAZKIA: Mondraberri.com) Saskibaloi bizkaitarrak ez du 2014/15 denboraldian EBA ligan talde gehiagorik izango, asteburu honetan Arrasaten jokatu den Gizonezkoen Lehenengo Mailako Lauko Finaleko finalaurekoetan Tabirako Baquek eta Universidad de Deusto Loiolak euren neurketak galdu baitzituzten. EBAko plaza Mondragon Unibertsitateak lortu du, Azpeitia-Azkoitiari 56-54 irabazi baitzion finalean. Informazio gehiago, gaztelaniaz ikusgai.

unamuno cadete piña

ESPAINIAKO KADETE TX.: Unamunok eta Loiolak aurkariak ezagutzen dituzte jada

Maiatzaren 25etik 31ra jokatuko den Espainiako Kluben Kadete Txapelketetarako sailkatu diren talde bizkaitarrak, estatu mailan jokatuko duten txapelketetako aurkariak ezagutzen dituzte jada. Behin Espainiako Saskibaloi Federazioak zozketa egin ondoren, Loiolak emakumezkoetan, eta Unamunok gizonezkoetan, lehenengo fasean izango dituzten hiru aurkariak zeintzuk izango diren ezagutu dute. Gizonezkoen txapelketa Zaragozan jokatuko da, eta emakumezkoena, aldiz, Tenerifen. Hona…

loiola primera nacional masculina

Gizonezkoen Lehenengo Maila: Tabirako-Mondragon eta Loiola-Azkoitia Azpeitia, Lauko Finaleko finalaurrekoak

Asteburu honetan Gizonezkoen Lehenengo Mailan jokatu den azken jardunaldia baino lehen guztia erabakita zegoen, eta horregatik jardunaldi honetan ez da aldaketarik eman. Txapelketa honetan berri onak ditugu, talde bizkaitar bik, Tabirakok eta Loiola Indautxuk , datorren astean jokatu den Lauko Finalerako sailkatu baitira. Lauko Final horretatik, datorren urtean EBA ligan arituko den euskal talde berria…

FASE FINAL CADETE FEMENINA LOIOLA GERNIKA

FF KADETE EMAK.: Loiolak lan egin behar izan du Gernikaren kontra titulua bereganatzeko

Igande arratsaldean jokatu zen Kadete Emakumezkoen Amaiera Faseko hirugarren jardunaldia, ostiral honetatik Sopelan jokatu izan den Bizkaiko Txapelketan, non Loiola Indautxuk Bizkaiko titulua irabazi duen partidu guztiak irabazi ondoren, igandean Gernikari 45-61 irabazita. Horrez gain, Tabirakok Getxori 52-72 irabazi zion, eta bigarren posizioan amaitu du. Tabirakok, Getxok eta Gernikak garaipen banarekin amaitu dute txapelketa.  …