20 urtez azpiko Bizkaiko Selekzioak irabazi du Madalenak Torneoa, Iraurgiri 90-62 irabazi eta gero

LI. Madalenak Torneoak badauka irabazlea.Iraurgiren aurka jokatutako partida 90 eta 62 irabazi eta gero, partidarik galdu gabe bukatu du lehiaketa 20 urtez azpiko Gizonezkoen Bizkaiko Selekzioak. Asteazkeneko partidarekin alderatuz, Bizkaiko Selekzioak partida oso ona jokatu zuen. Carlos Ballesterosen mutilek intentsitate handia erakutsi zuten, Jon Manjón eta Joseba Estalayoren lana nabarmenduz. Lehen laurdena 28-18 bukatu zen…

20 urtez azpiko Bizkaiko Selekzioak garaipenarekin abiarazi du (77-52) Arrigorriagako Madalenak Torneoa

20 urtez azpiko Bizkaiko Gizonezkoen Selekzioak, garaipena eskuratuz abiarazi du Arrigorriagako Madalenak Torneoa. Carlos Ballesterosen mutilek 77-52 irabazi die Padura taldekoei. Etxeko taldeak lehen laurdenean aurpegia eman zuen,joko ordenatu eta selekzioaren doitasun ezak, partida berdindua ekarri zuen hasieran, 6. minutuan bederatzinako emaitza izanik. Minutuak aurrera egin ahala, Carlos Ballesterosen mutilen nagusitasun fisikoa atzematen hasi zen eta lehen laurdena 11-17 bukatu…