SORTEO COPA DEL MUNDO

MUNDUKO KOPA: Bilboko egoitzaren joko ordutegiak

Bilbon abuztuaren 30eti irailaren 4ra arte jokatuko den Munduko Kopako lehenengo faseko ordutegiak ezagutzen ditugu jada. Sarrerak erosi zein sarrerak erosteko asmoa duzuenontzat, hona hemen Bilbon jokatuko diren partidu guztien ordutegiak. LARUNBATA, ABUZTUAK 30 12:30 Ukrainia – Dominikar Err. 16:00 Zeelanda Berria – Turkia 21:30 USA – Finlandia IGANDEA, ABUZTUAK 31 12:30 Dominikar Err.- Zeelanda…

voluntarios copa del mundo

Munduko Kopan boluntario moduan izena emateko epea amaitzear da

Bilbo, 2014ko Munduko Saskibaloi Kopako egoitza izango da lehenengo fasean, eta Estatu Batuak Bilbon izango dira. Ez soilik gure lurralde historikoko, baizik eta kirol honetako ekitaldi historiko honetan parte hartu nahi izanez gero, boluntario moduan martxoaren 30era arte izena emateko aukera duzula gogoarazten dizugu. Nola hartu dezaket parte? Beharrezkoa da 18 urte izatea, eta ezinbestekoa…

FIBA Road Show World Cup 2014 a Bizkaia

FIBA Road Show World Cup 2014 Bizkaian da berriz ere

(ARGAZKIA: A. Nevado/FEB) FIBA Road Show World Cup 2014 Bizkain da berriz ere, oraingo honetan Bilbon eta Barakaldon, gure lurraldean jokatuko den Munduko Kopako ekintzen artean. Asteuru honetan, martxoaren 29an (larunbatean) eta 30ean (igandean), Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko pasealekuan FIBAko kamioi mugikorra egongo da, saskibaloiaren historiako objektuekin, joko ezberdinekin eta saskibaloi kantxetan antolatuko diren hainbat…

azkuna monge

Munduko alkaterik onena zendu da

[box]2013. urtean City Mayor Fundazioak nazioarte mailan era ofizialean Munduko Alkate Saria eman zion gure alkateari. Azkunak, gaixotasun luze baten ondoren, utzi egin gaitu eta Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik bere familiakide eta lagunei doluminak eman nahi dizkiegu.[/box] 2014ko Munduko Kopako Bilboko egoitzaren alde lan izugarria egin du Iñaki Azkunak, eta saskibaloiarekiko duen konpromisoa erakutsi du kirol, giza…

ERAKUSKETA: Bizkaiko Saskibaloia: atzo, gaur eta beti

[box]Gaurtik, martxoaren 20tik, apirilaren 13ra arte, astelehenetik igandera, Zabalguneko Merkatua “Bizkaiko Saskibaloi; atzo, gaur eta beti” erakusketa ikusgai izango duzue, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta bere BizkaiaBasket Fundazioak antolatzen duten ekitaldia. Erakusketa honekin, Munduko Koparen inguruko ekitaldiei hasiera ematen zaio, eta hurrengo asteetan ekintza gehiago egongo dira, Bilbo Munduko Kopako egoitza izango baita.[/box] Bizkaiko Saskibaloi Federazioak,…

Egin zaitez Bilbon egoitza duen 2014ko Munduko Kopan boluntario

Bilboko egoitzan parte hartu nahi dutenentzat martxoaren 31ra arte, 2014ko Munduko Kopako Boluntarioen Programan izena emateko epea zabalik egongo da. Interesatuta bazaude, edo esperientzia ahaztezina bizitzeko ezagutzen duzun norbait inguruan izanez gero, ez ezazu denborarik galdu eta izena eman ondoren agertzen diren linketan. Boluntario bezala parte hartzeko, lehenik eta behin tramitazioa FEB bitartez egin beharko…

entradas copa del mundo

MUNDUKO KOPA: Bilbo egoitzaren sarrerak salgai

[box]Astearte honetatik, otsailaren 19tik aurrera, 2014ko Munduko Kopako egoitza guztietako “Hirua Abonua”-k salgai. Bilbo egoitzako sarrerak lortzeko informazio guztia eskura.[/box] Abonu honek egoitza ezberdinetako partidu guztiak ikusteko aukera eskaintzen du, eta entradas.com webgunean baino ezin dira ticketak eskuratu. Abonu honek hiri jakin batean jokatzen diren partidu guztiak ikusteko da. Hau da, Hasierako Faseko 10 saio…

SORTEO COPA DEL MUNDO

USA, Turkia, Dominikar Errepublika, Zeelanda Berria, Ukrainia eta Finlandia Bilbon egongo dira

(ARGAZKIA: Alberto Nevado/FEB) Astelehenean Bartzelonako Musika Jauregian Munduko Kopako zozketa antolatu zen, eta bertan jakin genuen Bilbon Lehenengo Fasean parte hartuko duten selekzioak zeintzuk izango diren: izarrez jositako Estatu Batuak, Munduko txapeldunordea den Turkia, sekulako garapena jasaten ari diren Dominikar Errepublikako eta Finlandiako selekzioak, Zeelanda Berria selekzioa lehiakorra, eta Ukrainia, paper txukuna burutzea helburu duena.…

lebron james usa basketball

MUNDUKO KOPA: Estatu Batuek Bilbon jokatuko dute!

(ARGAZKIA: USA Basketball) FIBAren konfirmazioa falta denean, larunbatean jakin dugu Amerikako Estatu Batuek Bilboko egoitzan jokatuko dituztela Munduko Kopako lehenengo faseko partiduak. Gainontzeko bost selekzioak asteleheneko zozketan ezagutuko ditugu Lebron James, Durant, ‘Melo’ Anthony, Paul, Deron Williams, Tyson Chandler, Anthony Davis, Kevin Durant, James Harden, Andre Iguodala, Kevin Love eta Russell Westbrook, besteak beste, dira…