EUSKADIKO JUNIOR TXAPELKETA: Bizkaiak Gipuzkoaren aurka sufritzen jakin izan zuen txapeldun bilakatzeko (58-52)

[box] Emakumezkoen Bizkaiko Junior Selekzioak Euskadiko Txapelketa irabazi du, bigarren jardunaldien Gipuzkoari 58-52 irabazi eta gero. Bizkaitarrek  Arabari lehen jardunaldia irabazi zioten eta beraien esku zegoen lehen postua eskuratzea.   Gipuzkoarrak ez zieten erraz jarri Bizkaitarrei eta markagailuan aldea sartzeko ahalegin guztiei erantzun zien. Iruzkieta eta Leguinaren jokoak eta Herreraren asmatzeak erabakigarriak izan ziren Bizkaitarrentzat. [/box]…

Barrena Berri Vs Trapaga

Andoni Mujikari egindako meatze-inguruko taldeen arteko omenaldi partidua

Joan den ostiralean Ortuellan lagunarteko partidu bat jokatu zen Barrena Berri eta Trapaga S.B. taldeen artean,Andoni Mujikaren omenez, orain dela urtebete eskas 42 urterekin gaixotasun batek jota hil zena. Partiduan Andoniren alarguna eta alaba izan ziren,  meatze inguruko talde hauek eskaini zioten omenaldian. Argazkian taldeetako parte hartzaileak agertzen dira partiduaren epailearekin batera. Bizkaiabasket.com-etik tarte txiki…