cartel pro tour 3x3

Pro Tour 3×3 Getxo motoreak berotzen

Aurreko egunetan jakinarazi dugun moduan, saskibaloi zale guztiek ekitaldi berria dute ekainaren 21ean, larunbata, galdu ezin duten horietakoa, bertan jokatuko baita Getxoko Open Pro Tour 3x3a. Ekitaldi hau, Munduko 2014 FIBA Kopako Bilbo egoitzaren inguruan antolatutakoa da, baita Getxo Europako Kirol Hiria moduan antolatutakoa ere. Getxok Europako beste 17 herriekin batera da 2014. urtean Europako Kirol Hiria, 25.000 eta 500.000 biztanle…