GDKO, CECILIA LIÑEIRA

Bilbao Basketek eta GDKO Bizkaiak sendo jarraitzen dute

Sailkapen desberdinetako goiko postuetan jarraitzen dute talde bizkaitarrek. Bilbao Basketek nagusitasunez hartu zuen mendean Manresa, momenturik egokienean norgehiagoka hautsita. GDKO Bizkaiak, bestalde, hamar minutu behar izan zituen garaipena ziurtatzeko. Gernikak gutxigatik ez zion Conquerori irabazi, eta azkenik, EBA ligan Askartzak behar-beharrezkoa zuen garaipena eskuratu zuen, eta Santurtzik eta Mikeldik galdu egin zuten. Informazio gehiago, hemen.…

BILBAO BASKET VALENCIA

Bilbao Basket, Gernika Bizkaia, GDKO Bizkaia eta Mikeldiren garaipen handiak

Talde batzuek ez dute Gabonetako etenik gozatu, baina gehienak lehiaketara itzuli dira joan den asteburuan; talde bizkaitarrek zazpi partidu jokatu zituzten, eta horietako lautan irabazi. Garaipenak era guztietakoak izan dira; Bilbao Basketek estu-estu irabazi zuen, Gernika Bizkaiak ondo landutako garaipena poltsikoratu zuen, GDKO Bizkaiak argi irabazi zuen eta Mikeldik markagailuari buelta emanda irabazi zuen bere…

tre bowman zornotza

Bilbao Basket eta Zornotza, garaipenak azken segundoan

Batzuetan, partiduaren amaieran emaitza oso parekatua denean denetarik suerta daiteke, baina gure taldeak momentu goxoa bizi dute; Bilbao Basketek Manresan, Todorovicen saskiratzea eta defentsa onari esker, eta Zornotza ST-k Bartzelonaren aurka, Tre Browmanen azkeneko jokaldi ikusgarriarekin irabaztea lortu zuten. Askoz erosoago, GDKO Bizkaiak irabazi eta Emakumezkoen 2. ligako lidertzari eutsi zion, EBA-ko talde bizkaitar guztiek…

QUINO COLOM, BILBAO BASKET, SEVILLA

BIlbao Basket, Gernika, Zornotza, GDKO Bizkaia eta Santurtzi sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute

Bizkaiko saskibaloia modan dago. Bilbao Basketek, Gernika Bizkaiak eta Zornotzak aurreko jardunaldiko porrotak ahaztu eta duela bi jardunaldi eskuratutako lidertzatik gertu jarraitzen dute. Eta hori gutxi balitz, Santurtzi eta GDKO Bizkaia euren multzoetako lider dira, EBAn eta Emakumezkoen 2. Ligan hurrenez hurren. Askartzak, lan ona baliatuta, bere lehenengo garaipena lortu zuen, eta irabazi ez zuen…

baskonia, bilbao basket, acb photo

Centro de Estudios Mikeldik eta Santurtzik garaipen garrantzitsuak lortu zituzten

ESF-ko lehiaketetan ari diren talde bizkaitarrek itxura ona eman zuten, eta baita emaitza onak lortu ere, jokatutako azkeneko jardunaldi honetan. Emakumezkoen Ligako eta Emakumezkoen 2. Ligako emakumeek aise irabazi eta gero, EBA-ko ia talde guztiek garaipena lortzeko zorian egon ziren, bisitari bezala gainera. Emaitza positiborik lortu ezin izan zuten bakarrak “beltzezko gizonak” eta Askartza izan…

askartza mikeldi

EBA ligako talde bizkaitarrek euren egutegiak ezagutu dituzte

Astearte honetan, Espainiako Saskibaloi Federazioak EBA ligako egutegien berri eman du. Talde bizkaitarrak A-A multzoan arituko dira. Talde bizkaitarrek liga etxean hasiko dute; Santurtzik, Askartzak eta Centros de Estudios Mikeldik, Fundación Valladolid, Tolosa eta Estela izango dute lehenengo jardunaldian aurkari, hurrenez hurren. Informazio gehiago, gaztelaniaz ikusgai. Egutegia ikusgai