secretaria

Oporrengatik Itxita

Abuztuaren 1etik aurrera, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa itxita egongo da oporrak direla eta. Ez da jendaurreko arreta zerbitzurik eskainiko, ezta telefono edota posta elektroniko bidez ere. Abuztuaren 22an itzuliko gara berriz udako ordutegian, 11:00etatik 14:00etara. Udako ordutegia Irailaren 14arte mantenduko da.

secretaria

Talde federatuen inskripzioak eta bestelako kontuak

2016/17. denboraldia prestatzeari ekin diogu dagoeneko Federaziotik. Hori dela eta, hona adierazten dizuegu nola jardun beharko duzuen hurrengo egunetan taldeen izen ematearekin eta beste hainbat konturekin. KOMUNIKAZIOA Lehenik eta behin, gogoratu guztiei dagokizuela Federazioko helbide elektronikoa. Webgunetik sartu zaitezkete horretara, bere momentuan egokitutako erabiltzaile-izena eta pasahitzaz baliatuta. Alabaina, hura da Federazioak korrespondentzia igortzeko erabilitako bidea…

secretaria

Talde eta klub federatuek aintzat hartu beharreko datak

Denboraldiaren une gakora iritsita, kontu ugari erabakiko dira berehalaxe. Hartara, talde eta klub federatu guztiek hurrengo asteetan zehar agortuko diren epeak gogorarazten ditu Federazioko idazkaritzak. Otsailak 29, 19:00etan: Jokalariak edozein mailatan inskribatzeko azken eguna. Martxoak 21, 19:30ean: Bizkaiko Senior Nesken Koparen egutegiaren sosketa. Federazioko lokaletan burutuko da. Martxoaren 1etik 27ra bitartean, 19:00etan: Junior eta Kadete…