Errege-kopa: Hirugarren postu historikoa Bidaideak BSR-rentzat
Malagan jokatu berri da pasa den asteburuan gurpildun aulkietan lehiatutako taldeen errege-kopa, eta bertan hirugarren sailkatu da Bidaideak Bilbao. Finalaurrekoetan murgildu ziren Txurdinagakoak lau parte-hartzeren ostean. Final laurdenetan Getafe kanporatu zuten bilbotarrak. Erritmo biziz defendatu eta oso lan ona egin zuen Turek-ek esaterako 30 puntu saskiratuz. Hala ere, nahiko orekaturik mantendu zen leia azken minutuetara…