EUSKAL LIGAK: Lehen itzuliko amaiera

Amaitu da gure Euskal Ligako taldeentzat lehen itzulia, orokorrean, Gizonezkoen Kadeteak eta Emakumezko Juniorrak dira sailkapenean hobeto kokatuta daudenak eta hori dela eta, A1erako sailkatzea errazago dute. Gainontzeko taldeek ere lehen lau postuetan sailkatzeko aukerak mantentzen dituzte. EMAKUMEZKO KADETEAK Loiola eta Tabirakoren aurkako derbiaren itxi dute multzoko lehen itzulia, hau da, azkenak azkenaurrekoaren aurka. Partida…

EUSKAL LIGAK: Getxosaskik lehen garaipena lortu du Junior mailan

 EMAKUMEZKO KADETEAK  Asteburu honetako albiste positibo bakarra La Sallek eman digu, Araski taldeari 50-65 irabazi diolarik. Loiola eta Tabirako oraindik irabazi ezinik daude: Indautxukoak 48-69 galdu zuten Easoren aurka eta Tabirakok 69-33 galdu zuen Kirolak Arabaren aurka. Autocares liderrak 61-56 irabazi zion Gernikari, partida oso lehiatu batean. GIZONEZKO KADETEAK Loiolak kolideratoa galdu zuen Iurre Tabernaren…

EUSKAL LIGAK: Junior mailetan talde bizkaitarrak lidertzan

Asteburu ona izan da orokorrean Euskal Ligan dauden talde bizkaitarrentzat. Juniorretan, gure bi talde daude lidertzan, mutiletan Bilbao Unamuno taldeak Easo eta Fundazio taldeekin batera sailkapenaren buru da eta nesketan Tabirako maila ikaragarria erakusten dabil,izan ere Aranurrekin batera, 4 garaipen lortu ditu 4 partidetan. Ikustekoa izango da hurrengo jardunaldia, izan ere talde biek elkarren aurka…

BIZKAIKO MAILAK BEREZIAK: Liderrek nagusitasun nabaria erakutsi dute hasieratik

Bizkaiko Maila Berezien txapelketak hasi dira aurreko asteburuontan, eta nabariak izan dira multzo bakoitzean lehen jardunaldi honen ostean lider doazenen garaipenak. Kadeteetan, azpimarragarria da esaterako Nesken mailako A multzoan Laurok Getxosaskiri 44-18 irabazi izana. B-an, aldiz, Tabirako da lehena, La Salle 63-24 mendean hartu ondoren. Mutilen aldetik, Tabirako 50-87 irabazi zion Unamunori A multzoan, eta…

Euskal Liga: lidertzak banatuta gure taldeen artean eta kadetezko derbia Gernikarentzat

(ARGAZKIA: Gernikasaski.com) Euskal Ligetako hirugarren jardunaldia, markagailuan izandako desberdintasun handiengatik nabarmendu da. Gernikan ikusitako saskibaloiak erregulartasuna eta ideia argiko lehiaketa erritmoa islatzen du, naiz eta gazteek Aranurren aurka galdu. EMAKUMEZKO KADETEAK Maila honetako derbian Gernikak garaipen nabarmena eskuratu zuen Tabirakoren etxean 41-92.  Gaizka Barearen neskek 0-11ko partziala lortuz hasi zuten partida.  Durangarrek erreakzionatzea lortu bazuten…

Euskal Liga: jardunaldi hobea junior mailan kadeteetan baino

Emakumezkoen Kadete maila La Salle eta Loiola Indautxuren arteko partida, jardunaldi honetako partida aipagarriena genuen. Hasieran bata bestea zirikatzen egon ziren, saskiratze gutxi egon zirelarik. Etxeko taldeak gehiago asmatu zuen, barnealdeak aprobetxatuz. Andrea Angulok asko lagundu zion bere taldeari, bigarren laurdeneko hasieran +10eko abantaila lortuz. Aurkariak erreakzionatzen saiatu ziren, baina ez zuten asmatzen jaurtiketetan, hein…

EUSKAL LIGA: Talde Bizkaitarren hiru lidertza lehen jardunaldia eta gero

Asteburu honetan hasi dira Euskal Ligak, non A1ean sartzeko beharrezko garaipenak eskuratzeko helburuarekin 12 talde bizkaitar ditugun lehian. Partida guztietatik, Unamuno eta Loiolaren arteko Kadete mailako derbia nabarmentzen dugu, non bigarrenek 70 eta 74 gailendu ziren. Orokorrean jardunaldi ona izan da talde Bizkaitarrentzat Euskal Ligan. Lau mailetatik hirutan, talde bizkaitarrak ditugu sailkapen buru. GIZONEZKOEN JUNIOR…

LF2rako igoera-maila fasea: mailaz igotzeko aukera kendu dio Campus Prometek Tabirako Baquéri

Bere eskuetan izan zuen Tabirakok Nesken Bigarren Mailara itzultzeko parada, baina ezin aprobetxatu. Errioxako Lobete polikiroldegian jokatu zen Fase Finala aurreko asteburuan. Nahitaezkoa zitzaion 6 puntuko errenta azkeneko partiduan, eta luzapenera iritsi arren ez zuen hura lortu. Lehen norgehiagoka eskuratu zuten Jesús de Vicenteren neskek San Isidroren aurka, 52-62. Propioa egiten zuen halaber CD Prometek Segoviako…

Zorioneko igoera lortu du Mungiak eta bertan behera gelditu zitzaizkion aukerak Tabirakori EBA-rako bidean, finalaurrekoetan

Kutx eta pil igoera-maila jokatzen zuten bi talde bizkaitarrentzat. Izugarria Mungiak lortutakoa, finalaurrekoetan partidu on bat eginda eta ostera finalean Goierriren kontra biribilduz. Aldiz, Disdira Bitxitegiren aurka egin zuen topo lehen partidu nagusian Tabirakok eta ezin izan zuen hura gainditu. BIGARREN MAILA NAZIONALA Primeran taldeak burututako denboraldia. Sailkapen hoberena eskuratu zuen Liga Erregularrean batetik, eta…