FF Senior ESP Mutilak: Tabirako txapeldun Escolapios oldarkor baten aurka

Tabirakon jokatu zen maila berezi honen Fase Finala. Bertan, 68-61 irabazi zion Tabirakok Escolapiosi partidu erabakigarrian eta txapeldun bihurtu zen horri esker. La Salle izan zen hirugarren bestalde, Loiolari 58-82 garaituta. Parekatua zen lehen laurdena, 18-18 orotara. Aurreratzen saiatzen ziren durangarrak baina berehala berdintzen zuten bilbotarrak eta desabantaila eskasez bukatzen zuten bigarrena, 34-37. Txandaketa urriagoak…

Mutilen txanda: Lehen Maila Nazionaleko Tabirako eta Bigarren Maila Nazionaleko Mungia igo nahian

Laugarren postuan sailkatu zen in extremis Tabirako eta LEB Platara itzultzea bilatuko du asteburuontan; aldiz, Mungia kluberako aurrerapauso historikoa bilatuko du hirugarren sailkatu ostean. Lehen Maila Nazionala Disdira Bixitegia ISB-ri egin beharko diote aurre Iskande de Diosen jokalariek. Denboraldian zehar jokatutako bi partiduak galdu dituzte. Ligako bigarren defentsa hoberena dute azpeitiarrak, -ia 61 puntu bataz…

Emakumezkoen Lehen Maila: sekulako garaipena Tabirakok erdietsitakoa LF2ra igotzeko fasean sartzeko

Ospakizun ederra egon zen Landakon pasa den larunbatean. Bi luzapen behar izan zituen talde durangarrak Lagunak Lakita garaitzeko, 72-65 . ERrioxan ospatuko da igoera-maila fasea aste honetan, maiatzaren 13 eta 15 bitartean alegia. Intentsitate eta erritmoz landutako lehia. Ez zen inor nagusitzen, eta 40 minutuak amaituta 54-54ko markagailuarekin iritsi zen. Berdintasunak jarraitzen zuen orduan lehenbiziko…

Kadete Mutilak: garaipen landua Unamunok Tabirakoren kontra lortutakoa (52-57)

Emaitza justu samarrekin gaitasun handia izana agertu zuen Unamunok Tabirakoren aurkako lehian. Primerako partidua egin zuten Aranzabal eta Unai eta Jorgek lehen laurdenean, Unamuno gaizki kanpoko jaurtiketetan eta ahulago jokoan. Ustekabeko hasiera jasan arren, bigarren partetik aurrera Muñoz, Jon García eta Betolaza izan ziren adierazgarriak norgheiagokari buelta emateko, errebote defentsiboan ugari hobetzeari esker. Haatik, 44-38…

FF Junior Mutilak: Unamuno Bizkaiko txapeldun, Getxosaski txapeldunorde

Erabakita zegoen dagoeneko titulua atzoko partiduak jokatu aurretik, Unamunok irabazita baitzituen lehenagoko biak. Garaitu gabe amaitu nahi izan zuten halaber bilbotarrak, Loiola 70-56 irabazita. eta bigarren Ziorcontrol Getxo izan zen, Tabirakori 60-77 garaitu ondoren. Epailearen erabaki batzuen kontra agertu ostean, laster gelditu zen Tabirako zuzendaririk gabe aulkia uztera behartuta. Horrek, eta getxotarren asmatzea batik bat…