Emakumezkoen Lehen Maila: sekulako garaipena Tabirakok erdietsitakoa LF2ra igotzeko fasean sartzeko

Emakumezkoen Lehen Maila: sekulako garaipena Tabirakok erdietsitakoa LF2ra igotzeko fasean sartzeko

Ospakizun ederra egon zen Landakon pasa den larunbatean. Bi luzapen behar izan zituen talde durangarrak Lagunak Lakita garaitzeko, 72-65 . ERrioxan ospatuko da igoera-maila fasea aste honetan, maiatzaren 13 eta 15 bitartean alegia.

Intentsitate eta erritmoz landutako lehia. Ez zen inor nagusitzen, eta 40 minutuak amaituta 54-54ko markagailuarekin iritsi zen. Berdintasunak jarraitzen zuen orduan lehenbiziko luzapenean eta, nafartarrak behin betiko kolpea ematera zihoazela zirudienean, puntu bakarreko bi jaurtiketa erratu eta hurrengo jokaldian berdinketa lortuko zuen Leire Intxaustik publikoaren garrasiak goratuz. 6 puntuko abantaila lortu zuten bisitariak eta hura bai zirudiela euren garaipena. Ordea, kontserbadore bilakatu eta durangarren zonaldeko presioa eta azken ahalegin batek buelta itzela eman zion norgehiagokari. Bistan denez, poz-pozik eta alai azaldu zen ondoren euren entrenatzailea, Jesus de Vicente, helburua lortu izana eta batez ere pabeiloia bete izanagatik.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak