TABIRAKO PRIMERA NACIONAL FEMENINA

Tabirako Baquék LF2ra Igotzeko Fasean hirugarren posizioan amaitu du

[box]Emakumezkoen Lehenengo Mailako Tabirako Baqué taldeak asteburu honetan Salamancan jokatu den Emakumezkoen Liga 2ra Igotzeko Fasean hirugarren posizioan amaitu du. Etxeko taldeak, Universidad de Salamancak, lehenenengo posizioan amaitu du, eta Bera Bera euskal taldeak bigarren. Saririk lortu ez izana, ez du denboraldi osoan zehar lortutakoa indargabetzen.[/box] Tabirako Baqué taldeak Leheneng Mailan jokatzen jarraituko du. Joan…

FASE FINAL JUNIOR MASCULINO UNAMUNO CAMPEÓN

FASE FINALAK Junior Giz.: Unamuno txapeldun, Loiolari kostata irabazi ondoren

Asteburu honetan Junior Gizonezkoen Fase Finalak  jokatu dira Amorebieta-Etxanoko Larrea Kiroldegian, eta konbinaketa guztiak edo gehienak posible ziren azken jardunaldian. Berdinketa hirukoitzak txapelketa irabazteko, berdinketa hirukoitzak bigarren posizioa lortzeko, etab. Leioak Tabirakori (75-58) irabazi zion, horrek berdinketa hirukoitzik egongo ez zela adierazi nahi zuen, eta Unamuno-Loiola neurketako irabazlea, Bizkaiko Txapelduna izango zen. Unamunok Loiolari (63-69)…

FASES FINALES JUNIOR MASCULINO TABIRAKO LOIOLA ARROITAJAUREGI

FASE FINALAK Junior Giz.: Tabirako lehian sartu da eta Unamunok garaipen berria eskuratu du

Asteburu honetan onotzako Larrea Kiroldegian jokatzen ari den Junior Gizonezkoen Bizkaiko Fase Finaleko bigarren jardunaldian, Tabirako Baquek txapelketan lehenengo garaipena lortu zuen (59-55) Loioa Indautxuri irabazi ondoren. Unamunok bigarren garaipena erdietsi du Leioaren aurka (87-73), eta hirugarren jardunaldian irabazi ezkero, txapeldunak izango dira. TABIRAKO BAQUÉ 59 – LOIOLA INDAUTXU 55 Kronika gaztelaniaz ikusgai. UNAMUNO 87…

tabirako primera nacional

Tabirakoren LF2-ra igotzeko Amaiera Faseko aurkariak eta egutegia

[box]Behin liga guztiak amaitu eta Igoera Fasearen aurreko fase guztiak jokatu direla, dena prest da Emakumezkoen Lehenengo Mailako 1. multzotik nor igoko den ezagutzeko, 2014ko maiatzaren 16tik 18ra Salamancan jokatuko dena. Tabirako da bertan izango den talde bizkaitar bakarra.[/box] Universidad de Salamanca, ED Lourenza Ensino, Bera Bera eta Tabirako Baqué elkarren aurka arituko dira ostiral honetatik…

FASES FINALES, CADETE, MASCULINO, UNAMUNO, TABIRAKO

FF KADETE GIZ.: Unamunok eta Getxok ez dute hutsik egin eta tituluagatik lehiatuko dira

Durangon ostiraletik jokatzen ari den Kadete Gizonezkoen Amaierako Faseko bigarren jardunaldian ez da ezustekorik eman, Unamunok eta Getxok irabazi baitzuten, talde biek bi garaipen dituztelarik, eta elkarren aurka arituko dira titulua nork irabaziko duen erabakitzeko. Unamunok Tabirakori irabazi dio (74-56), eta Getxok Leioari (60-67) luzapenean. UNAMUNO 74 – TABIRAKO 56 Kronika gaztelaniaz ikusgai. Estatistikak LEIOA…

fase final cadete femenina gernika tabirako

FF KADETE EMAK.: Loiolaren erakustaldia eta Gernika berreraiki da

Kadete emakumezkoen Amaierako Faseko bigarren jardunaldia zapatuan jokatu da, Sopelan, ostiraletik jokatzen ari den Bizkaiko Lauko Finalean. Loiola Indautxuk berriz ere bere sendotasuna erakutsi du, kasu honetan Getxoren kontra (78-27), eta Gernikak Tabirakori lehia zirraragarri batean irabazi zion (68-71). TABIRAKO BAQUÉ 68 – GERNIKA 71 Kronika gaztelaniaz ikusgai. Estatistikak LOIOLA 78 – GETXO 27 Kronika…

FASE FINAL CADETE MASCULINA GETXO TABIRAKO

FF KADETE: Loiola (E) eta Unamuno (G), euren asmoak agerian utziz

Kadeteetako Amaierako Faseetako lehenengo jardunaldian, talde bi nagusitasunez aritu dira. Emakumezkoetan, Sopelan, Loiola Indautxuk Tabirakori 68-38 irabazi zion, bigarren zati ikusgarri baten ondoren. Jardunaldiko beste partiduan, Getxok Gernikari irabazi zion, 48-52. Gizonezkoetan, Unamunok gogor ekin zion lanari eta Leioa erraz garaitu zuen, 32-66. Beste partiduan, etxeko taldeak, Tabirakok, ezin izan zion Getxori irabazi. KADETE EMAKUMEZKOAK…

fases finales cadetes

KADETE AMAIERAKO FASEAK: Bizkaiko tituluak jokoan

Intentsitate handiko astebeburua dugu aurretik, kadete kategorian, maila horretako Amaierako gizonezkoen eta emakumezkoen Bizkaiko Faseak baititugu. Neskek Bizkaiko titulua Sopelan jokatuko dute, eta mutilek, aldiz, Durangon. Zortzi talde, egoitza bi, titulu bat jokoan, eta emozio ugari asteburu honetan kadete kategorietan biziko duguna. Durangoko Landako Kiroldegian Unamuno da titulua erdiesteko faboritoa, eta Getxo, Tabirako eta Leioa…

fase final junior femenina LOIOLA GERNIKA

JUN. EMAK. AF: Gernika txapeldun

Junior Emakumezkoen Amaierako Fasea amaitu da, eta Gernikak partidu guztiak irabazi ondoren, Bizkaiko titulua erdietsi du, azken jardunaldian Loiolari (59-72) irabazi ondoren, Fase honetan egon den partidurik ikusgarrienean. Bilbotarrek amaierara arte borrokatu zuten, eta azken bi minutuetan baino ez zuten amore eman. Lehenengo partiduan, nekea izugarri igartu zen. Tabirakok 36-33 irabazi zion Getxori, talde biek…

JUN. EMAK. AF: Gernika eta Loiola aurreratu dira

Ostiral honetatik aurrera, Usansoloko Unkina Kiroldegian Junior Emakumezkoen Amaierako Fasea jokatzen da, eta momentuz talde bi aurreratu dira, lehenengo jardunaldian irabazi dutenak. Gernikak Getxori (50-62) irabazi dio, eta Loiolak luzapenean Tabirakori gailendu zitzaion (54-58). GETXO 50 – GERNIKA 62 Kronika gaztelaniaz ikusgai. Estatistikak TABIRAKO BAQUÉ 54 – LOIOLA INDAUTXU 58 Kronika gaztelaniaz ikusgai. Estatistikak