Euskal Liga: jardunaldi hobea junior mailan kadeteetan baino

Emakumezkoen Kadete maila La Salle eta Loiola Indautxuren arteko partida, jardunaldi honetako partida aipagarriena genuen. Hasieran bata bestea zirikatzen egon ziren, saskiratze gutxi egon zirelarik. Etxeko taldeak gehiago asmatu zuen, barnealdeak aprobetxatuz. Andrea Angulok asko lagundu zion bere taldeari, bigarren laurdeneko hasieran +10eko abantaila lortuz. Aurkariak erreakzionatzen saiatu ziren, baina ez zuten asmatzen jaurtiketetan, hein…