boletin

86. buletina: Hamargarrena

Hamargarrena. Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren 2014 Gala. Euskalduna Jauregian ospatu zen ekainaren 27an. Sarien banaketa. Txalo zaparrada. Guztion batura islatzen duen lana. Bederatzi sari, esparru ezberdinetan. Ibon Areso, Bilboko alkatea bertan izan zen, eta Iñaki Azkuna gogoan izan genuen. Ekitaldi hunkigarria. Alkateaz gain, Nora Sarasola Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia eta Xabier Jon Davalillo Bilbao Basketeko presidentea…

gala galardonados

Bizkaiko Saskibaloiaren X. Galan denboraldiko onenek euren sariak jaso zituzten

Bilboko Udalaren alkatearen, Ibon Aresoren, presentziarekin hasiera eman genion Bizkaiko Saskibaloiaren X. Galari, joan den ostiralean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu genuena. Bertan, denboraldiko 8 esparru ezberdinetako onenek euren sariak jaso zituzten, eta horrez gaiz, Ernesto Diaz kazetari eta aurkezleak urrezko intsignia jaso zuen. Informazio gehiago, gaztelaniaz ikusgai. Errepasa itzazu galako saridunak gure Youtubeko kanalen bidez: http://www.youtube.com/playlist?list=PLftFaA7DETc7GhCGwG92W4Wd4xNUDEXAq