gdako, ibaizabal, celta

Bilbao Basket eta GDKO Bizkaia, primeran.

Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte asteburuan gure taldeetako batzuek. Ikusgarriena Bilbao Basketek Real Madrilen aurka lortutakoa da, eta talde bizkaitar bat sailkapeneko goiko postuei eusteko balio izan den beste bat, GDKO Bizkaiak Celtaren aurka lortutakoa da. Informazio gehiago, hemen.

rowley prat zornotza adecco plata

Jokatutako luzapen biak ez dira talde bizkaitarren alde izan

Luzapenak asteburu honetako protagonista negatiboak izan dira. Zornotza STak ezin izan du Urrezko Adecco Ligarako Igoera Faserako txartela matematikoki asteburu honetan ziurtatu, luzapenean CB Praten aurka galdu baitzuen. EBA ligan ere, beste talde bizkaitar batek, Centros de Estudios Mikeldik bigarren luzapenean Fundacion Baloncesto Valladoliden aurka galdu zuen. Garaipen bakarra Bilbao Basketek lortu zuen. ENDESA ACB…

liga femenina gdko ibaizabal mann filter

Talde bizkaitarrentzat emaitza zeharo ezberdinak asteburu honetan

Asteburu honetan emaitza zeharo ezberdinak egon dira ACB eta FEB txapelketetan. Gernika Bizkaiak eta Zornotzak etxetik kanpo euren partiduak irabazi zituzten, Gernikaren kasuan lehenengo posizioan jarraitzeko eta Zornotzaren kasuan, aldiz, goiko posizioetara begira jartzeko. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk euren partiduak galdu zituzten, eta Bizkaia GDKOk mailari eusteko borrokan aurrera pauso bat emateko aukera aparta…

naiara díez araski gernika lf2

Gernika Bizkaiak Araskiri irabazi dio, eta LF-ko Igoera Fasea jokatuko du

Asteburu ona, oro har, ACB eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Baina emaitza guztien gainetik, aipatu beharra dago Gernika Bizkaiak Araskiri 62-78 irabazi ondoren, Emakumezkoen Ligara igotzeko fasea matematikoki ziurtatu duela. Oraindik liga amaitzeko 7 jardunaldi falta direnean, Mario Lopezen neskek Igoera Fasea jokatuko dute. Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik. ZORIONAK! Bestalde, Bilbao Basketek Bilbao Arenen Gipuzkoa…

PERFUMERIAS IBAIZABAL GDKO

Bizkaia GDKOk ezin izan zion Perfumeriasen erritmoari eutsi eta Zornotzak Caceresi irabazi zion

Asteburu honetan Bilbao Basketek Malagako Errege Kopan parte hartu ez duen arren, interes handiko partidu ugari jokatu dituzte FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrek. Emakumezkoen Ligako liderra Galdakaon jokatzen zuen, eta erraz irabazi zion Bizkaia GDKO (36-63). Saskibaloi estataleko historio batek, Caceresek, gure lurraldeetara heltzen zen Zornotzaren aurka jokatzeko, eta Amorebieta-Etxanoko taldeak, David Queroren zuzendaritzapean, (77-69)…

Araia Peña LF2 Gernika

Gernika Bizkaiaren multzoaren buruzagitza eta Askartzaren bigarren garaipena asteburuko gertaera positiboak izan dira

Asteburu honetan ez dira emaitza positibo askorik egon Endesa ligan eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk sailkapeneko azken posizioetan jarraitzen dute, garaipen bana dutelarik, eta asteburu honetan ezin izan dituzte euren partiduak aurrera eraman. Zornotzak puntu bakar batengatik galdu zuen Adecco Platako euskal derbian Iraurgiren kontra. EBA ligan, Askartzak bere…