ander garcia zornotza adecco plata

Cambadosen irabazita, Zornotza Adecco Orotik gertuago

Albiste onak izan dira joan den asteburuan talde bizkaitarren artean. Zornotzak azkeneko unean lortu zuen garaipena eman zion saskiratzea Cambadosen, talde galiziarraren aurkako bigarren norgehiagokan. Lehenengo kanporaketa gaindituta, Zornotzak Guadalajara izango du aurrez aurre eta hiru garaipen beharko ditu kanporaketa irabazteko. Eta albiste onekin jarraitzeko, Dominion Bilbao Basketek Joventuten aurka luzapenean lortu zuen garaipena aipatu…

zornotza adecco plata

Bilbao Basketek etxean galdu zuen, Zornotza laugarren izango da eta Askartzak maila galdu du

Denetarik izan dugu azkeneko jardunaldian. Dominion Bilbao Basketek askoz hobeto jokatu zuen talde baten aurka galdu zuen; Zornotzak, lortutako garaipenari esker, laugarren postua eskuratu zuen eta bere alde izango du Adecco  Platara igotzeko play-offetako kantxa faktorea; azkenik, Askartzak ezin izango dio mailari eutsi, berriro galdu baitzuen. Informazio gehiago, hemen.  

ibaizabal grupo gdko

GDKO Bizkaiak lidertzan bukatu du fase erregularra, eta dagoeneko igoera faseko aurkariak ezagutu ditu

Elite Proiektuko talde bizkaitarrak oso denboraldi onak egiten ari dira, eta GDKO Bizkaia Emakumezkoen 2. Ligako A multzoko talderik onena izan da fase erregularrean. Hemendik aurrera, ligako talderik onenetarikoa dela erakutsi beharko dute igoera fasean, eta dagoeneko bere multzoko hiru aurkariak zeintzuk diren jakin dute. Zornotzak, bestalde, Adecco Oro mailara igotzea du helburu, eta asteburuan…

mumbrú, bilbao basket

Bizkaitarrak garaile, EBAn izan ezik

(ARGAZKIA: ACB Photo/A. Arrizabalaga) Estatu mailako lehiaketetan gure taldeek lau garaipen lortu zituzten. Dominion Bilbao Basketek derbia irabazi zion Gipuzkoa Basketi, Bizkaia Gernikak garaipen bikoitzarekin itxi zuen denboraldia, Zornotzak igoerako play-offean sartzeko asmoa berretsi zuen eta GDKO Bizkaiak Arxilen aurka irabazi zuen, lidertari eutsiz. Jardunaldiaren alde txarra, EBA mailako taldeak izan ziren, ez baitzuten garaipenik…

gdko bizkaia roundtree celta

Bilbao Basket, Zornotza eta Askartzan, garaile etxean

Albiste onak ekarri dizkugute talde bizkaitarrek asteburuan. GDKO Bizkaiari Igoera Fasean matematikoki sartzeko gutxi falta zaio, Vigon Celta Selmark mendean hartu eta gero. Bilbao Basketek eta Zornotzak sendo jarraitzen dute etxean. Gainera, Askartzak eta Santurtzik EBAn lortu nahi dituzten helburuei begira garaipen garrantzitsuak eskuratu zituzten, hau da, igoera eta mailari eustea, hurrenez hurren. Informazio gehiago,…

judith monasterio, promete

Garaipenak, soilik emakumezkoen taldeentzat.

Ez da asteburu ona izan talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basket eta Bidaideak BSR Kopatik kanpo geratu ziren final laurdenetan, eta ligan, Zornotzak eta EBA mailako taldeek porrot egin zuten. Garaipena lortu zutenak neskak izan ziren; Emakumezkoen Ligan Gernika Bizkaiak nabarmen irabazi zion Prometeri eta, tarte zabala lortuta ere, GDKO Bizkaiak mendean hartu zuen Araski Emakumezkoen 2.…