Teknifikazio topaketak: urtarrilaren 24an dute hitzordua Txorierri eta Eskuin aldekoek

TECNI
TECNI

Bizkaiko saskibaloi Federazioak teknifikazio-programa irekia izan behar delakoaren apustuari men eginez, ‘Topaketak’ izeneko atala egongo da presente klub eta entrenatzaileentzat. Denboraldi honi dagokion lehenbiziko Topaketa 2005ean jaiotako neska-mutilak bilduko ditu Loiun datorren igandean, urtarrilak 24.

Halaber, horien datuak hartu eta entrenamenduari ekingo zaio. Jarraian, data, tokia eta ordutegiari dagozkien zehaztasun guztiak:

-Eguna: 2015&01&24 (igandea).

-Ordua: deialdia 16:45etan – Topaketa 17:00-18:00.

-Tokia: Lauro Ikastola.

Inskribatzeko, secretaria2@bizkaiabasket.com helbidera honako datu hauek igortzea eskatuko zaizue, urtarrilaren 19a baino lehen, mesedez:

-Izen-abizenak:

-Jaiotze-data:

-altuera:

-Klub edo eskola-zentroa:

Jokalariak Federazioak garatutako programan barneratutako ditu, urtean zehar antolatuko diren beste hainbat deialdietan parte hartzeko aukera izan dezaten.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak