Maiatzaren hasierako zubiaren ondoren, Teknifikazio Programari berriro heltzeko garaia da. 2005ean jaiotakoekin hasita, eta nagusietaraino iritsita, datorren igandean, maiatzak 10 Lauro Ikastolan entrenatuko dira gazteak.
- 2004 eta 2005eko miniak 16:00etatik 17:00ak arte entrenatuko dira, eta 15:45tan egon behar dira bertan.
- 2003tik aurrera 17:00ak eta 18:00ak artean arituko dira, eta 16:45tan bilduko dira Lauron.
Era berean, gogorarazten dizuegu Teknifikazio Programa maiatzaren 17an eta 24an ere burutuko dela.