Teknifikazioa: Durangalde eta Urdaibaiko topaketak

Teknifikazioa: Durangalde eta Urdaibaiko topaketak

Topaketa berri bat antolatu du Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Durangon hurrengo iganderako, otsailak 14. Bertan, 2005ean jaiotako neska-mutil guztiak egon ahal izango dira presente. Era berean, BSFiBko teknifikazio-programaren barnean kokatzen da jarduera hau. 2015/16.denboraldiaren bigarren jardunaldi honetan, durangalde eta Urdaibai inguruko jokalariak deitu izan dira, eta halaber entrenamendua eta euren datu-hartzea Durangoko Jesuitas Ikastolan izango da.

Deialdia 17,45ean izango da eta entrenamendu-saioa 18etatik 19etara. Mesedez, inskribatzeko honako datu hauek bidali beharko dituzue otsailaren 9a baino aurretik secretaria2@bizkaiabasket.com helbidera:

 

-Izen-abizenak:

-Jaiotze-data:

-Altuera:

-Klub edo eskola-zentroa:

Zentzu honetan, jokalari hauek Federazioak aurrera daraman programan barneratuak izateko aukera izango dute, ostera ere euren segimendua egitearren.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak