Bilboko Munduko Kopa 2014 Zaleen torneoa

cartel torneo aficiones
cartel torneo aficiones

Munduko Kopa jokatu dezakezu. Ez dakizu nola? Bilboko Munduko Kopa 2014 Zaleen torneoan parte hartzeko informazio guztia ematen dizugu. Noiz? Irailaren 1etik 4ra. Non? Bilboko La Casilla Kiroldegian. Eta gainera, dohainik da. Beraz, aitzakiarik ez dago. Ondoren, behar duzun informazio guztia ikusgai.

Informazio gehiago, gaztelania ikusgai.

Txapelketaren oinarriak:

– Zaleen mundialean, FIBA arauak ezarriko dira.

– Herrialde bakoitzak, 12 jokalari eta entrenatzaile bat izan dezake soilik.

– Txapelketan zehar taldean ez da inolako aldaketarik onartuko.

– Partiduak finkatuta dauden egunetan jokalariak parte hartzeko inolako arazorik ez izatea behar beharrezkoa da. Partiduak jokatu ahal izateko, jokalariek NAN-a edo pasaportea eraman beharko dute.

– Antolakuntzak ekipajeak emango ditu. (Kamiseta eta prakak)

– Bakarkako inskripzioen artean, hautaketa prozesua egingo da, eta herrialdeko herritartasuna dutenek lehentasuna izango dute. Hautaketa e-mail bidez jakinaraziko da.

Izena ematea dohainik da, eta inskripzioa burutzeko web orrialde honetan agertzen den dokumentua bete behar da: IZENA EMATEA

Edo, izena emateko diptikoa deskargatuz eta ondoren, aficiones@bizkaiabasket.com helbide elektronikora bidaliz.

DIPTIKOA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak