Alex Mumbruren agurrak UCAM-en aurkako porrota eklipsatu du

(ARGAZKIA: ACB Photo / Arrizabalaga) Jaitsiera baieztatu ondoren, porrotek eta garaipenek balioa galdu dute RETAbet Bilbao Basketentzat. Endesa Ligako azken aurreko jardunaldia, bilbotarrek etxean jokatzen zuten azkena izan zen, eta bertan 73-82 galdu zuten UCAM Murcia taldearen aurka. Porrot hori bigarren plano batean gelditu zen, izan ere garrantzitsuena Alex Mumbruren agurra izan zen. RETABET BILBAO…

BIZKAIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Larramendi eta Deustuko Ikastola nagusi bere mailetan

Larunbat honetan Bizkaiko Eskolarteko Jokoak jokatu dira Lemoan Emakumezko Miniak B eta Emakumezko Haurren B mailetan.  Finalistek Bizkaiko Txapeldunak izateko saria zuten eta ohore hori Larramendirentzat izan zen Minietan. Mungiakoak Liceo baino hobeak izan ziren,batez ere hirugarren laurdenetik aurrera. Deustuko ikastolan oso partidu berdindua izan zen eta etxeko taldea nagusitu zen. EMAKUMEZKO MINIAK LARRAMENDI IKASTOLA…

AZKEN FASEAM EMAK.1. SENIOR MAILA: JOLLY Roger Dosa Salesianos txapeldun

(ARGAZKIAK: Rubmonas Fotografia) Emakumezko Seniorren Lehen Mailako  Azken Fasea jokatu da Paules Ikastetxean eta bertan Dosa Salesianos izan da nagusi. Barakaldarrek  Kepa Pachoren Erandio Altzagari irabazi zioten luzapenean 53-49. Ainhoa Ruiz finalerdian protagonista izan zen, momentu erabakigarrienetan agertu zen eta bost minuturen faltan Jose Tomas Sanchezenek kopa altxatu zuten. Finalerdietan Erandio Altzaga eta Begoñazpi lehiatu…

GIZONEZKO SENIORREN LEHEN MAILAKO AZKEN FASEA: La Sallek nagusitasunez irabazi du eta Nazional mailara itzuli da

Asteburu honetan Gizonezkoen Maila Bereziko Seniorren Azken Fasea jokatu da Deustuko la Salle ikastetxean. Miala honetako lehen taldeak igoerako postu bakarragatik lehiatu dira. Igandean jokatu zen Leioa Berri eta La Salleren arteko final handia. Deustukoak bikian aritu ziren eta hirukoekin asmatu izanari esker ondo irabazi zuten. Finalerdiak larunbatean izan ziren. Lehendabizikoan La Sallek 72-66 irabazi…

BIZKAIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Patronato Maristas txapeldun nagusitasunez

Asteburu honetan abiatu dira Bizkaiko Eskolarteko Jokoak Usansolon. Unkina kiroldegian jokatu da Gizonezkoen Maila Bereziko  haurren dinala. Finalerdietan Patronato Maristas faboritoa zen eta maisutasunez irabazi zion Getxori 87-35. Fincas Bellidok uste baino errazago irabazi zion Txoriherriri 59-42. Tituluaren lehian Patronato gehiago izan zen berriz ere eta 74-24 irabazi zuen. Hirugarren eta laugarren posturako lehian Sondikakoak…

GIZONEZKO KADETEEN AZKEN FASEA: Titulua lortu du Leioak Santurtziri irabazita (61-50)

(ARGAZKIAK: Eneko Ruiz eta Manu Fernández) Gizonezko Kadeteen Azken Fasea ospatu da Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian. Lehen jardunaldia Leioa eta Maristasen artekoarekin ireki zen eta Leioarrak izan ziren garailek 68-50. Bigarren finalerdian, Santurtzi 8-0eko partzialarekin abiarazi zen eta Unamunok ezer gutxi egin ahal izan zuen, saiatu bazen arren (54-51). Tituluaren lehian, Leioak dena eman zuen…

EMAKUMEZKO JUNIORREN AZKEN FASEA: Hirukoekin asmatu ondoren titulua lortu du Askartzak

Emakumezko Juniorren Azken Fasea izan zen ospatzen azkena kronologikoki. Leioako Askartza Ikastetxeak jaso zituen finalerdiak eta etxekoak azkar batean kanporatu zuen Padura. Lehen laurdenean 19-2, etxekoek intentsitate handia erakutsi zuten eta partidua 62-39 bukatu zen. Beste partidua berdinduagoa izatea aurreikusten zen baina Zornotza ondo moldatu zen La Salleren aurka 61-40. Azken laurdenean talde biek zalantza…

GIZONEZKO JUNIORREN AZKEN FASEA: La Salle Bilbaok aldeak atera zituen perimetrotik Construcciones Armetiri irabazteko (73-62)

Gizonezko Juniorren azken fasea jokatu da asteburu honetan Leioako Kandelazubieta Kiroldegian.  Jendez lepo izan dira harmailak eta hasieran Construcciones Armeti erregularragoa eta eraginkorragoa izan zen Dosa Saleasianosi irabazteko 59-83. La Sallek abantailak hasieratik lortu zituen eta bigarren finalista bihurtu zen 79-71 irabazita. Finalean, la Sallek abantaila lortu zuen hirukoei esker eta bikain eutsi zieten Construccions…

EMAKUMEZKO KADETEEN AZKEN FASEA: Txapelketa irabazi du Tabirako Baque A taldeka

Landakon burutu da Emakumezko Kadeteen Bizkaiko azken fasea eta finalerdien lehen jardunaldian Tabirako Baquek General Optica Berrio Otxoari irabazi zion partidu berdindu batean. Atsedenaldiaren ondoren defentsan erakutsitako sendotasunari esker durangarrak nagusitzen doan ziren eta Santutxukoen gainetik pasa ziren. Bigarren finalerdian Tabirako A-k 49-38 irabazi zion Unamunori. Bilbotarrek garesti ordaindu zuten jaurtiketa libreetan izandako huts egiteak.…