Alex Mumbruren agurrak UCAM-en aurkako porrota eklipsatu du

Alex Mumbruren agurrak UCAM-en aurkako porrota eklipsatu du

(ARGAZKIA: ACB Photo / Arrizabalaga) Jaitsiera baieztatu ondoren, porrotek eta garaipenek balioa galdu dute RETAbet Bilbao Basketentzat. Endesa Ligako azken aurreko jardunaldia, bilbotarrek etxean jokatzen zuten azkena izan zen, eta bertan 73-82 galdu zuten UCAM Murcia taldearen aurka. Porrot hori bigarren plano batean gelditu zen, izan ere garrantzitsuena Alex Mumbruren agurra izan zen.

RETABET BILBAO BASKET 73 – UCAM MURCIA 82

Kirolari dagokionez, partidua oso berdindua hasi zen. Ez zirudien talde jaitsi berri bat eta play-offen lehian zebiltzan bi taldeen arteko partidua. Irudi eta sentsazio onak 30-26kora arte. Momentu horretan murtziarrek 0-11ko partziala lortu zuten eta +18ko aldearekin jarri ziren. Beltzezko gizonek ez zuten agur esan nahi irudi ona eman gabe eta Todorovic-i esker berriz ere joko erakutsi zuten. Azken minutuan ordea, ez zuten zorterik izan eta garaipenak murtzia aldera egin zuen ihes.

Kirolarekin zerikusirik ez duten  gaiei dagokionez, Bilbao Arenak eta Bilbao Basketek Alex Mumbrú omendu zuten. Bere kide eta zaletuek ohore guztiekin agurtu zuten 9 urtez Bilboko erakundean bere kalitatea erakutsi duen jokalari handia.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak