EMAKUMEZKOEN LIGARAKO IGOERA FASEA: Amore eman ez arren, ezin izan dio Gran Canariari irabazi GDKO-k (75-63).

Igoera faseko hirugarren jardunaldia hil ala bizikoa zen Ibizabalentzat. Bizkaitarrek galdu egin zuten Spar Gran Canaria taldearen aurka (75-63). Denboraldi on bati agur esan diote horrenbestez galdakaokoek.   —— De la mano de Esther Royo, las canarias encontraban desde el salto inicial muchas facilidades para anotar (14-7 antes del ecuador). Pero GDKO reaccionaba con un…

TEKNIFIKAZIOA: Bukatu da 17/18 ikasturteko Programa

Igande honetan eman zaio amaiera Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Teknifikazio Programari. 15 lansaio izan dira urte osoan.  Edukietan asko eboluzionatu da, banakako teknikan eta taldekoan eboluzionatuz. 300 jokalari baino gehiago izan dira guztira egoitza ezberdinetan antolatutako Topaketetan. Azkena Lauro Ikastolan izan zen. Banakako teknika  burutzeko erremintak, joko irakurketak egitea laguntzea, parte-hartzaileen jarraipen fisikoa burutzea, dira Eneko…

EUSKAL LIGAK:Bizkaitarrak Estatuko titulu eta txartelik gabe geratu dira Juniorretan.

(ARGAZKIAK: Basketbasko)  Pasa den asteburuan  jokatu ziren Euskal Ligako Juniorretako Lauko Finalak. Hiru ordezkari bizkaitar izan genituen Euskadiko tituluaren eta Espainiako Txapelketarako txartelaren bila baina Bilbao Unamuno, GetxoSaski eta Gernika KESB ez ziren gai izan horiek lortzeko. Gizonezkoetan ordezkaritza bikoitza izan genuen baina aurkariak ere oso gogorrak ziren. Fundacion 5+11 taldeak etxean  jokatzen zuen eta…

RETAbet gaizki, Lointek taldeak agur esan die playoffei eta GDKO Fasean pentsatzen dabil maila bikaina eman ondoren

(FOTOS: Ángel Grande y FViB) Denetariko emaitzak izan ditugu asteburu honetan estatu mailako lehiaketetan. RETAbetek Estudiantesen aurka galdu zuen eta maila jaistetik oso gertu dago. Lointek Gernika Bizkaiak denboraldia luzapenean galduta bukatutzat eman zuen Dia Ligako Playoffetan Ferrol taldearen aurka. Santurtzik ere agur esan dio EBAko hirugarren postua lortzeko bere aukerei. GDKOk albiste onak ekarri…

Lointek Gernika Bizkaia play-offetarako sailkatu da eta RETAbet arazoetan sar liteke

Soilik bi talde bizkaitar izan ditugu asteburu honetan estatuko lehiaketetan, RETAbet Bilbao Basket eta Lointek Gernika Bizkaia.  Gernikarrek Liga Erregularra bukatu dute eta azken partiduan lortutako garaipenak ply-offetako txartela eman zuen. Bigarren denboraldiz jarraian titulua lortzeko lehiatuko dira. Bilbotarrei gauzak txarto irten zitzaizkien, izan ere Iberostar Tenerifek garaipena lortu zuen eta beltzezko gizonen atzetik dauden…

EUSKAL LIGAK: Getxosaskik pausu handia eman du Lauko Finaletan egoteko

Bigarren itzuliko lehen jardunaldia Euskal Ligetan parte hartzen diten taldeentzat eta pixkanaka badoaz gauzak argitzen. Gizonezko Juniorretan GetxoSaskik Loiolari irabazi zion eta gauzak zail jarri dizkie bilbotarrei faserako sailkatzeko. Kadeteetan, Loiolak Zornotzari irabazi zion eta Lauko Finalerako pasea erabakita utzi du. Nesketan Loiolak sendo jarraitzen du lidertzan eta Genikaren talde biak ohorezko postuetan jarraitzen dute.…

Zorigaiztozko jardunaldia talde bizkaitarrentzat. Soilik HA Zornotzak lortu du garaipena

Asteburu kaxkarra izan dute gure taldeek estatuko lehiaketetan. RETAbet taldeak ezin izan zuen derbia irabazi eta maila mantentzea asko zaildu zaio. Gernika Bizkaiak ezin izan zuen Dia Ligako liderrarekin. GDKO Ibaizabalek bere bolada onari agur esan zion eta Santurtziri asko zaildu zaizkio multzoko hirugarren postua lortzeko aukerak. Bidaideak Bilbao BSR ez da gai izan Ilunion…

Asko kostata derbia irabaztea lortu du HA Zornotzak eta GDKO lidertzan da

Interesgune ugari izan dira asteburu honetan gure FEB taldeentzat nahiz eta Endesa Ligan geldialdia izan “FIBA lehioak” direla eta. EBAko derbi bizkaitarrean giro bikaina izan zen eta garaipena HA Zornotzarentzat izan zen asko sufritu ondoren. Garaipen horri esker liderrarekin berdinduta jarraitzen dute. GDKO Ibaizabalek lidertza sendotu du Celtari irabazita etxetik kanpo. Lointek Gernika Bizkaiak porrota…