Asko kostata derbia irabaztea lortu du HA Zornotzak eta GDKO lidertzan da

Asko kostata derbia irabaztea lortu du HA Zornotzak eta GDKO lidertzan da

Interesgune ugari izan dira asteburu honetan gure FEB taldeentzat nahiz eta Endesa Ligan geldialdia izan “FIBA lehioak” direla eta. EBAko derbi bizkaitarrean giro bikaina izan zen eta garaipena HA Zornotzarentzat izan zen asko sufritu ondoren. Garaipen horri esker liderrarekin berdinduta jarraitzen dute. GDKO Ibaizabalek lidertza sendotu du Celtari irabazita etxetik kanpo. Lointek Gernika Bizkaiak porrota jasan zuen Lacturaleren aurka. Bidaideak Bilbao BSR kopatik kanporatua izan da lehen kanporaketan.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 53 – LACTURALE ART ARASKI 59

Hirugarren porrota jarraian jaso du Lointek Gernika Bizkaiak Lacturaleren aurkako euskal derbian. Bigarren zatian saskiratzeak lortu ezinik eman zuten donostiarrek. Arabarrak ez zuten joko erakusgarria erakutsi baina urrutiko jaurtiketekin asmatu zuten eta azken minutuan erabaki zuten.

CELTA 56 – GDKO IBAIZABAL 67

Balio hirukoitza dauka GDKO taldeak Galizian lorturiko garaipen onek.16 garaipen ditu dagoeneko, azken hamarrak erreskadan, garaipena liderraren etxean lortu duten eta horri esker lidertzan jarri dira. Irabazi bakarrik ez, Josema Alcantararenek ez dute jokalari amerikarra izan eta bikain aritu dira, lehen laurden konplexu batu buelta emanez eta bukaeratik 5 minututara lortutako abantaila ondo kudeatuz. Igoera fasea hiru garaipenetara dute eta 6 partidua geratzen zaizkie orainik.

SANTURTZI 72 – HA ZORNOTZA 76

Santurtzik joanekoan lorturiko porrotaren errebantxa nahi zuen eta HA Zornotzak azken orduko bajekin aurkeztu zen, Kabongo, Ander Garcia eta Unai Mendikote besteak beste. Derbia zela begi bistakoa zen, zaletuek giro ezin hobea jarri zuten Mikel Trueban.

Lehen laurdenean Santurtzik ideia argiak zituela erakutsi zituen, Juan Torres bilatuz  eta  Amorebietako eremuko defentsa aurrean hiruko saskiratzeak bilatuz.Iniziatiba ezkerraldekoena izan zen. Etxekoek portzentajeak jaitsi eta kanpokoak 3 puntuko saskiak lortzen hasi zirenean markagailua irauli egin zen, 15-21 lehen laurdenean.  Lehen laurden horretan Torresek 10 puntu eta Pack-ek 9 lortuak zituzten. Bigarren laurdenean bazirudien Ibai Muguruzarenek partiduaren kontrola berriz hartzen zutela zirudien 8-0eko partzialari eta partidua berdintzeari esker. Pack-ek partiduaren erantzukizuna bere gain hartu zuen, hiru puntuko balioak lortzen hasi zen eta 16.minuturako 8-37koan bilakatu zen. Mikel Sainz de la Maza ere bikain aritu zen eta kontraeraso azkar batekin 34-37koa lortu zuen.  Estalayok ere berea erakutsi nahi zuen eta atsedenaldira 41-42 iritsi ziren.

Hirugarren laurdenaren hasieran saskiratze asko sartu ziren. Sainzi de la Maza eta Pack-ek hirukoekin asmatu zuten, 4 jarrian eta 24. Minuturako 49-48 jarri ziren. Inork ez zuen abantailarik lortzen eta inork ez zuen amore ematen. Garitaonaindiari gauzak zaildu zaizkion baina pibot estatubatuar bikoteak bermea ematen zion, baina ez zuen errotaziorik.  Defentsak banakakoak ziren, Betolazak hirukoa lortu zuen bozina jotzeko segundoak falta zirela eta jarraianetorri zen Orueren laugarrena, kanpoko teknikoari teknika eta  Xabi Martinen saskiratzeari esker berdinketa iritsi zen,59-59 32.min. Pack-ek erasoan hutsegiteak burutu zituen eta Vegaren hiruko bati esker, ezkerraldekoek amesteko aukera izan zuten,64-59,33.minuturako. Aurkarien hutsarteak etorri ziren orduan eta dena jokaldi batean erabakiko zela zirudienean, zornotzarrak jaurtiketa libreekin asmatu eta erabakita utzi zuten partidua azken minutuan.

Pack-ek 43 puntu lortu zituen, Sainzek 23 puntu eta 11 errebote eta Torresek 19 puntu eta 5 errebote.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 74 – BSR ACE GRAN CANARIA 77

Txurdinagako taldea lehen kanporaketan geratu da kopatik at, Kanariarren aurka 74-77 galdu ondoren. Luzapenera heldu zen partidua eta bilbotarrek ezin izan zuten aurre egin.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak