Sentsazio onak utzi dituzte Dominion eta Zornotza taldeek aurre-denboraldi hasierako partidan

Leporaino bete zen Larrea Kiroldegia Dominion Bilbao Basket eta Ametx Zornotzaren aurkako partidaz gozatzeko. Normala denez, norgehiagoka Bilbotarrek irabazi zuten 74 eta 91 eta fitxaketa berriak eta hauen kalitateaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten bertaratutakoek. Giro bikaina eta Saskibaloi onaz gozatzeko aukera izan zen Zornotzan. Aurre-denboraldia zela nabaria zen, eta saskiratze eta espektakuluaz gozatzeko itxaron…

Bizkaiko emakumezkoen selekzioen txanda HTZ-n

Gizonezkoek egin bezala, emakumezkoak ere Euskadiko Haur eta Kadete mailako txapelketak prestatzen dabiltza. Ostiral honetan batu dira Fadurako HTZ-n aurrez hautaturiko jokalariak. Berauen helburua hautatzaileek egin beharreko azken zerrendan sartzea da. 18 Kadete eta 18 Haur, Aitor Lezea eta Julen Berrocal hautatzailek konbentzitzen saiatuko dira, 12 jokalariz osotuta egongo den azken taldean lekua izateko. Momentuz…

Gizonezkoen Haur eta Kadete Selekzioak HTZ-n lanean dabiltza jada

Denboraldia abiatu da Haur eta Kadete mailako Bizkaiko selekzioentzat. Hautatzaileek eta beraien agindupean dauden 32 jokalariek Euskadiko Txapelketa prestatzen dihardute Fadurako HTZ-n. Aurretik lan gogorreko 3 egun eta 6 sesio dituzte. Honekin, lan taktikoaren oinarria ezartzea dute helburu. Igande honetan, Bizkaiko 16 Kadete eta 16 Haur izan dira deituak, Imanol Adán eta Jokin Kamiruaga hautatzaileei…

Saskibaloiak bere tokia izan du Aste Nagusian beste behin

Igande honetan eman zaio bukaera 9 egun iraun dituen Bilboko Aste Nagusiari. Saskibaloiak bere tokia izan du bertan, izan ere Aixeberrik 3×3 torneo bat antolatu du Bilboko Konpartsen, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Bilbao Basket fundazioaren laguntzarekin. Guztira 41 taldek hartu zuten parte pasa den asteazkenean, saskibaloiko jardunaldi bizi batean zeinetan 100 partida baino gehiago jokatu…

Mario López,Europako Txapeldun 16 urtez azpiko emakumezkoen selekzioarekin

(ARGAZKIAK: FIBA) Gernika Bizkaia taldeko entrenatzaile den Mario Lopez Bizkaitarrak Urrezko Domina eskuratu du 16 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin Europako Txapelketan 16 Urtez azpiko Emakumezkoen Espainiako Selekzioko hautatzaileak, nazioarteko beste lorpen bat gehitu du bere palmaresean. Mario Lopezen taldeak lan zaila zuen aurretik baina podiumaren gorenean bukatu dute. Finalerako bidean partida bakarra galdu zuen Espainiak,…

Josean Betolaza eta Gonzalo Garcia de Vitoriak, urrea lortu dute 20 urtez azpiko selekzioarekin

(ARGAZKIA: FIBA)  Pasa den igandean Urrezko domina jantzi zuten Gonzalo García teknikoak eta Josean Betolaza fisioterapeutak, azken asteotan Helsinkin (Finlandia) ospatu den 20 urtez azpikoen Europako Txapelketan. Maila honetan Espainiak lortzen duen bigarren urrea da, 2011an Bilbon lortutakoa eta gero. Gonzalo García, LEB Urreko Club Ourense Baloncestoko tekniko Bilbotarrak, Juan Orenga hautatzailearen laguntzaile bezala aritu…

20 urtez azpiko Bizkaiko Selekzioak irabazi du Madalenak Torneoa, Iraurgiri 90-62 irabazi eta gero

LI. Madalenak Torneoak badauka irabazlea.Iraurgiren aurka jokatutako partida 90 eta 62 irabazi eta gero, partidarik galdu gabe bukatu du lehiaketa 20 urtez azpiko Gizonezkoen Bizkaiko Selekzioak. Asteazkeneko partidarekin alderatuz, Bizkaiko Selekzioak partida oso ona jokatu zuen. Carlos Ballesterosen mutilek intentsitate handia erakutsi zuten, Jon Manjón eta Joseba Estalayoren lana nabarmenduz. Lehen laurdena 28-18 bukatu zen…

20 urtez azpiko Bizkaiko Selekzioak garaipenarekin abiarazi du (77-52) Arrigorriagako Madalenak Torneoa

20 urtez azpiko Bizkaiko Gizonezkoen Selekzioak, garaipena eskuratuz abiarazi du Arrigorriagako Madalenak Torneoa. Carlos Ballesterosen mutilek 77-52 irabazi die Padura taldekoei. Etxeko taldeak lehen laurdenean aurpegia eman zuen,joko ordenatu eta selekzioaren doitasun ezak, partida berdindua ekarri zuen hasieran, 6. minutuan bederatzinako emaitza izanik. Minutuak aurrera egin ahala, Carlos Ballesterosen mutilen nagusitasun fisikoa atzematen hasi zen eta lehen laurdena 11-17 bukatu…

BizkaiaBasket Fundazioaren Udako Campusaren itxiera

Atzo ospatu zen BizkaiaBasket Fundazioaren udako campusaren aurtengo edizioa, ohi bezala, domina eta diplomen entregarekin. Gainera, maila gorenean dauden bi neska bizkaitar izan ziren bisitan, Gernika Bizkaia taldeko Yaiza Lázaro eta Gracia Alonso hain justu. Saskibaloiaren bizipen eta esperientziak partekatu zituzten haiek umeekin bukaera gisa. Lan eta dedikazioaren bi adibide argi. Entrenamenduak, jarduera ezberdinak, dibertsioa,…

BizkaiaBasket Fundazioaren udako campusa, errendimendu bete-betean

Aurreko asteazkenean hasi zen BizkaiaBasket Fundazioak antolatutako 2016. udarako Campusa. 50 neska-mutil baino gehiago saskibaloi eta beste hainbat jardueraz gozatzen eta partekatzen alegia. Irlandesas ikastola ari da izaten topaguneen egoitza, eta Joxean Figueroa Campusaren beraren zuzendari, beste tekniko-zerrenda luze batez lagundurik umeen gaitasun teknikoak lantzeko: botea, jaurtiketa eta defentsa horien artean. Baina, intentsitate handiko lau…