Alex Mumbruren agurrak UCAM-en aurkako porrota eklipsatu du
(ARGAZKIA: ACB Photo / Arrizabalaga) Jaitsiera baieztatu ondoren, porrotek eta garaipenek balioa galdu dute RETAbet Bilbao Basketentzat. Endesa Ligako azken aurreko jardunaldia, bilbotarrek etxean jokatzen zuten azkena izan zen, eta bertan 73-82 galdu zuten UCAM Murcia taldearen aurka. Porrot hori bigarren plano batean gelditu zen, izan ere garrantzitsuena Alex Mumbruren agurra izan zen. RETABET BILBAO…