Nesken Senior Kopa: Dosa Salesianos B-ri eman zioten titulua Rodríguezen hirukoek

Barakaldoko Dosa Salesianos izan dugu txapeldun Senior Kopa honen azken edizioan Universidad de Deusto Loiolari 64-72 irabazita. Luzapen eta guzti, emozioz beteriko partidua bizi ahal izan zuen Escolapioseko kantxara bertaratutako jendeak. Ainhize Rodríguez suertatu zen erabakigarri, bost minutu gehigarri horietara iritsi aurretik bi hiruko sartuta eta ostera denbora horren barnean behin betikoa saskiratuz. Bion aldetikako…

75. urteurrena: euren magia helarazi zuten Bilbao Arenan saskibaloiaren malabaristek

Sekulako ikuskizuna eskaini dute Harlem Globetrotterrak era ludiko eta dibertigarrian ostegun honetan Bilbao Arenan, 7.000 ikusleren aurrean. Emaitza gutxienekoa dela azaldu zuten All World Starreko parte hartutako sparring ezberdinek, era berean ederrena jolasa dela adieraziz. Mota guztietako malabarismoak, dribling-ak, mate itzelak ikus zitezkeen, broma eta guztien algarekin batera une zoragarriak biziz. Malabarista hauen 90. urteurrena…

Hirugarren postua Bidaideak BSR-rentzat 2015-16 denboraldian

Hirugarren postua lehiatu zuten aurreko asteburuan Bidaideak BSR-k finalaurrekoetan CD Ilunionen aurka 59-49ko porrota jasan ostean. Ordea, Getaferi 63-52 irabazi eta hirugarren sailkatu dira. Zorionak Bilbao Bidaideak BSR osatzen duten kide guztiei! Madrildarren barneko jokaldiak eta erritmoa mantenduz saiatu ziren partidua kudeatzen Domingo Gilen jokalariak, atsedenera berreskura zitekeen desabantailarekin iritsiz, 27-21. Paseak galdu eta erratutako…

Zorioneko igoera lortu du Mungiak eta bertan behera gelditu zitzaizkion aukerak Tabirakori EBA-rako bidean, finalaurrekoetan

Kutx eta pil igoera-maila jokatzen zuten bi talde bizkaitarrentzat. Izugarria Mungiak lortutakoa, finalaurrekoetan partidu on bat eginda eta ostera finalean Goierriren kontra biribilduz. Aldiz, Disdira Bitxitegiren aurka egin zuen topo lehen partidu nagusian Tabirakok eta ezin izan zuen hura gainditu. BIGARREN MAILA NAZIONALA Primeran taldeak burututako denboraldia. Sailkapen hoberena eskuratu zuen Liga Erregularrean batetik, eta…

FF Senior ESP Mutilak: Tabirako txapeldun Escolapios oldarkor baten aurka

Tabirakon jokatu zen maila berezi honen Fase Finala. Bertan, 68-61 irabazi zion Tabirakok Escolapiosi partidu erabakigarrian eta txapeldun bihurtu zen horri esker. La Salle izan zen hirugarren bestalde, Loiolari 58-82 garaituta. Parekatua zen lehen laurdena, 18-18 orotara. Aurreratzen saiatzen ziren durangarrak baina berehala berdintzen zuten bilbotarrak eta desabantaila eskasez bukatzen zuten bigarrena, 34-37. Txandaketa urriagoak…

Kadete Neskak: Gernika, Bizkaiko txapeldun

Argi zirudien Gernikak lortuko zuela titulua aurreko egunetan emandako emaitzei erreparatuta. Hala burutu ziren iragarpenak atzo Lauro irmo irabazita (27-63). Emozio gehiago zegoen ordea txapeldunorde izateko postua nork erdiesten zuen jakiteko. Bada, La Sallerentzat izan zen, bart jokatutako partiduan Mungiari 53-62 irabazita. Zonaldeko defentsa ongi aplikatuz eta gehiengo erreboteak berreskuratuta, berehala azaldu zuen haren menpekotasuna…

Kadete Mutilak: garaipen landua Unamunok Tabirakoren kontra lortutakoa (52-57)

Emaitza justu samarrekin gaitasun handia izana agertu zuen Unamunok Tabirakoren aurkako lehian. Primerako partidua egin zuten Aranzabal eta Unai eta Jorgek lehen laurdenean, Unamuno gaizki kanpoko jaurtiketetan eta ahulago jokoan. Ustekabeko hasiera jasan arren, bigarren partetik aurrera Muñoz, Jon García eta Betolaza izan ziren adierazgarriak norgheiagokari buelta emateko, errebote defentsiboan ugari hobetzeari esker. Haatik, 44-38…