Bizkaiko Saskibaloi Fundazioak afari solidario bat prestatu du azaroaren 20rako. Helburua, ‘Beninentzako baloiak’ kanpainaren bitartez diru-bilketa lortzea da. Horrez gain, profesioan berebiziko garrantzia lortu duten sei entrenatzaile gonbidatu ditugu eta ekitaldian bertan Saski sarien entrega egingo zaie.
Zentzu horretan, esperientzia, bizipen eta anekdota partekatzeko aukera izango dute bertaratutako guztiek. Halaber, Bizkaia Basket Fundazioak Alaine Fundazio eta Vida Fundazioekin batera segituko du lanean Candy hiriko Benin herrian saskibaloi-kantxa bat eraikitze aldera.
Afari solidarioa Torre Iberdrola jatetxean ospatuko da 21:30etan, 40 euroko balioa izanik. Norbait ezin izango balu joan eta lagundu nahiko balu, ‘0 Lerroa’ izeneko aukera izango du. Diru kantitatea BBK (KUTXA BANKen bidez gauzatuko da hurrengo zenbakian: ES82 2095 0350 4191 1321 0112. Inskripzioak fundacion@bizkaiabasket.com helbidean egin ditzakezue. Medesez, jarri zuen izen-abizenak diru-sartzearekin batera.
Hona hemen omenduko diren sei entrenatzaileen izen-abizenak:
o ANDONI RODRIGUEZ
o JUAN ANTONIO SIERRA
o JOXEAN FIGUEROA
o CARMELO ECHEVARRÍA
o TXUS VIDORRETA
o MARIO LÓPEZ