“Gabonetako XLIII. Torneoa – UGP 2013/14 “Gabonetako IX. BEC Torneoa 2013/14” torneoan izena emateko AZKEN ASTEA

ANUNCIA PIN
ANUNCIA PIN

[box]Gabonetan antolatzen den saskibaloi torneo klasikoan izena emateko AZKEN ASTEA da. Epea ostiral honetan bukatuko da, abenduak 13, arratsaldeko 19,00etan. Aurten berrikuntzaren bat badago, adi egon![/box]

Etxeko txikienek BECen bederatzigarren aldiz antolatzen den txapelketaz gozatu ahal izango dute aaurten ere.

Parte hartze arrakastatsua kontuan izanik, iaz 145 taldek parte hartu zuten, aurten ere partiduak 3×3 modalitatean jokatuko dira, hurrengo kategoriatan banatuz:

• Minibasket Mutilak: 2002/2003 bitartean jaiotakoak
• Minibasket Neskak: 2002/2003 bitartean jaiotakoak
• Aurre-minibasket Mutilak: 2004/05 bitartean jaiotakoak
• Aurre-minibasket Neskak: 2004/05 bitartean jaiotakoak
• Urte honetako berrikuntza, SASKIBALOI ESKOLAK, 2006/07

Torneo honetan parte hartzeko, ez da derrigorrezkoa eskola kiroeko taldeekin parte hartzea; taldekideez osatutako taldeak ez ezik, lagun taldeak, familiako kideak, etab. izena eman ahal izango dute.

Hona hemen parte hartzeko eman beharreko urratsak:

  1. Gehienez 7 jokalariz osatutako taldea osatu
  2. Izena emateko bidaltzen dizuegun inprimakina bete
  3. Inskripzioa abenduaren 13a baino lehen entregatu eta horrekin batera, talde bakoitzeko 40,00€ erantsi. (40,00€ horietatik 20,00€ txapelketa amaitzean itzuliko zaizkizue, arautegiaren kontrako inolako gertakizunik eman ez bada eta programatutako partidu GUZTIAK jokatu ezkero).
  4. Federazioan, abenduaren 19an (osteguna) feria gunera sartzeko sarreren bila joan.
  5. Jokatu eta gozatu. Txapelketa abenduaren 21etik urtarrilaren 5era bitartea jokatuko da.

Informazio gehiago

Edozein zalantza izanez gero, hurrengo helbide elektroniko honeta e-mail bat idatzi: icamarero@bizkaiabasket.com

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak