Anbotopeko eta Dosa Salesianosek lortu dute igoera Seniorretan

Anbotopeko eta Dosa Salesianosek lortu dute igoera Seniorretan

Lehen Mailako hoberena izana erakutsi du berriz Anbotopekok Tabira polikiroldegian finalaurrekoetan Zamudio irabazita eta Marrazoak finalean. Bigarren Maila Bereziari dagokionez, Independienteren aurka jokatu eta garaitu zuen Dosa Salesianosek, hirugarren laurdena erabakigarria suertatuz.

Nagusi oso aritu ziren Anbotopeko mutilak sestaoarren kontra. Ugari nabaritu ziren Onaindiaren puntuak, kolektiboak errebote-lanetan gauzatutako ahaleginez gain. Halere, hobe hautatu zituen jaurtiketak Marrazoak, distantziak zerbait urrituz atsedenera iristeko gutxi falta zela, 31-23. Lokalek ordea eraginkor ziren ere puntu bakarreko saskiraketetan eta abantaila areagotzea lortu zuten berriz hirugarren laurdenean zehar, 51-37. Amesten zuten oraindik sestaoarrek partiduari buelta emateko aukerekin, baina ezinezkotzat jo zuten Anbotopekoren aldetik Iparraguirre eta Vazquecek bi hiruko sartuta bakoitzak, Palaciok aurrean sartutakoei erantzunda. Hala suertatu ziren txapeldun hain zuzen.

Larunbata, maiatzak 14

16,30H: Jesuitinas 56 – Marrazoak 61
18,15H: Anbotopeko 82 – SD Zamudio 68

Igandea, maiatzak 15

10H. Hirugarren postua: Zamudio 50 – Jesuitinas 71
12H. Finala: Anbotopeko 78 – Marrazoak 55

Bigarren Maila Berezia

Independienteri aurre egin eta garaipena lortu zuen Dosa Salesianosek finalean. Erritmo sutsuz irten ziren lokalak Sebastián eta Rojilloren anotazioekin, baina hirukoekin erantzun berehala Dosasek kontuak parekatzeko, 15-16 lehen laurdenaren amaieran.

Bere horretan segitu zuten ondoren Cortesek eta Vegak atsedenean 26-33 positiboa lortzeko. Hibridoagoa izan zen gerora Dosa Salesianosen jokoa, Independientek sakiraketik gabeko bost minutu pagatu bitartean. 25. minutuko 28-45-a erabakigarria suertatzen zen Independientek hirukoen bitartez distantziak berriro mozzten ahalegindu arren. Azkenean, 57-74 igoera ziurtatzzeko.

Larunbata, maiatzak 14

16,15 horas: Barakaldo Saski 62 – Independiente 65
18,30H: Colegio Basauri 68 – Dosa Salesianos 73

Igandea, maiatzak 15

10,15 H. hirugarren postua: Barakaldo Saski 52 – Colegio Basauri 50
12,30H. Finala: Independiente 57 – Dosa Salesianos 74

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak