75. Urteurrenaren gala historikoa ETA AFARIA LASTER!

Afaldu zure klub edo taldearekin 75. Urteurrenaren Galaren afarian

Honakoa azken astea Federazioak 75. urtebetetzearen harira ospatuko duen Gala edo osteko afarian izena emateko. Bi ekimen ezberdin dira, ez dute zertan elkarrekin joan behar (alegia, bakoitzak erabaki dezake batera, bestera ala bietara azaldu nahi duen). Eguna, ekainak 17 Euskalduna jauregiko jatetxean.

Saskibaloi bizkaitarraren galari ekingo zaio lehenik eta behin urtero lez, denboraldiko talde eta jokalari deigarrenak nabarmenduz. Aurtengoan, ordea, deigarri bat izango du honek, orotara Bizkaiko klubak aitortuz. Horretarako, bertaratuko diren ordezkari kopurua jakin beharra daukagu. 75. urteurrenaren oroigarri bat eramango lukete horiek.

Bestalde, lehen aipatu bezala, afaria izango da ondoren, bertaratutakoek horretara joatea erabaki baldin badezakete ere. Zuzendari, jokalari, entrenatzaile eta zenbait belaunaldi biltzeko une eaproosa dela kontsideratu izan dugu, baina zuen hautatu dezakezue betiere zeintzuk gerturatu.

50 eurotako prezioa ordaindu beharko litzateke menu bakoitzeko hurrengo kontu-zenbakian sartuz: ES 90 2095 0350 4091 1126 0132. Zuen email, telefono-zenbakia eta menu kopurua adierazi bhearko zenukete jarraian.

Baieztatzea eskatzen dizuegu mesedez, ekainaren 1ª baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero, 94 439 57 22 telefonora deitu edota secretaria@bizkaiabasket.com helbidean jarri zaitezkete gurekin harremanetan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak