Talentu-kudeaketaren gaia jorratuko du berriz Behatokiak, entrenatzailearen ikuspuntutik

Bizkaia Basket behatokiaren lehen tailerra osatuta

Lehen jardunaldian talentu beraren kudeaketaz aritu izan bazen, entrenatzailearen lanean zentratuko da oraingoan BizkaiaBAsket Behatokiak: “Entrenatzaile eta bestelako teknikoak talentuaren garapena burutzeko”. Hitzordua ostegun honetan izango da, ekainak 2.

Jokalarien hezibidean erabakigarri izanik, haiei dagokie bereziki ostera zenbaitek lortutako arrakasta. Prozesu-motak analizatuko dira horren harira.

Nola tartekatu garapen indibidual eta kolektiboa? Gernikako Mario López, Zornotzako Mikel Garitaonaindia, Federazioko kirol-zuzendari Iñaki Camarero, Athletic-ko psikologo María Ruíz de Oña, Ibaizabaleko Estitxu Ibarretxe, Bilbao Basketko preparatzaile fisikoa Álvaro Gómez Rubiera, Santurtziko kirol-zuzendari Imanol Martínez, IDK Gipuzkoako Azu Muguruza edo Easoko David Martín ta Berrio Otxoako David Ruíz de Lazkano, Manolo Labordak zuzendutako ekitaldian.

Eztabaidarako baliagarri suerta litezkeen eskaintza, kezka edota hausnarketak helarazi ahalko dituzue era berean observatorio@bizkaiabasket.com helbidearen bitartez.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak