Santurtzi SK taldeak EBAko Euskal Kopako finalerako sailkatzea lortu du partidurik galdu gabe

Santurtzi SK taldeak EBAko Euskal Kopako finalerako sailkatzea lortu du partidurik galdu gabe

[box]Bost jardunaldiren ondoren, Santurtzik finalerako sailkatzea lortu du EBAko Euskal Kopan, asteburu honetan Easori irabazita. Finala Amorebieta-Etxanoko Larrea kiroldegian ospatuko da Urriaren 1ean 12etatik aurrera.[/box]

Asteburu honetan ospatu dira EBAko Euskal Kopako azken bi jardunaldiak, Santurtzik bi jardunaldiak jokatu dituelarik. Lehendabizikoa Easo Loquilloren aurka izan zen eta moreek 65-60 irabazi zuten. Partidu honi esker multzo lidertza eskuratu zuten Santurtziarrek. Hasieratik bizkaitarrak nagusi izan ziren baina Eraso atzetik hobetuz zetorren eta 20.minuturako 37-33ra hurbiltzea lortu zuen. Santurtzik ezin izan zuen partidua apurtu atsedenaldiaren ondoren eta Donostiarrek partidua amaitzeko 5 minuturen faltan aurretik jartzea lortu zuten. Teknikoaren abisuaren ondoren, Ibai Mugarzarenek kontrola berreskuratu zuten eta garaipena lortu zuten.

Igandean ezer gutxi zegoen jokoan. Ulacia Grupo ZKE taldeak bere lehen garaipena bilatzen zuen baina Santurtzi sendo zelairatu zen eta 62-78 irabazi zuen.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak