EUSKAL LIGA: Bilbao Unamuno eta Gernika(k) buruan

EUSKAL LIGA: Bilbao Unamuno eta Gernika(k) buruan

Euskal Ligako bigarren jardunaldiaren ondoren, maila ezberdinetako talde indartsuak agerian ari dira geratzen. Momentuz, gizonezkoetan Bilbao Unamunoko kadeteak sailkapen buruko hirukotearekin batera daude. Loiolak ordea oraindik ez du partidurik irabazi. Nesketan Gernika KESBeko talde biak dena irabazi dute eta sailkapenaren goiko postuetan aurkitzen dira.

GIZONEZKO KADETEAK

Bigarren porrota jarraian erdietsi du Loiola Indautxuk Euskal Liga honetan, eta aurretik oso egutegi zaila dute Bilbotarrek. Easo Adarraren bisita oso zaila aurreikusten zen eta Donostiarrak oso eraginkor zelairatu ziren. Minutuak pasa ahala bizkaitarrak partiduan sartuz joan ziren eta 10. Minutuan 16-17 adierazten zuen markagailuan. Indautxukoak asmatu ezinik hasi ziren eta aldeak igotzen joan ziren gipuzkoarren alde.Easokoek espero baino garaipen erosoagoa lortu zuten.

Construcciones Armeti Galdakaoztarrek porrot latza jasan zuen Fundación Arabarren aurka (29-116). Bilbao Unamunok 51-62 irabazi zion ZAST taldeari eta horri esker ez du oraindik porrotik ezagutzen.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Mutiletan gertatzen den bezala, sailkapenaren buruko hirukoetan aurkitzen da Gernika KESB taldea. Bizkaitarrek partidu serioa burutu zuten Araski Ointxeren aurka, Arabarrei garaipeneko edozein aukera deuseztatuz. Loiola Indautxuk la Salleren aurkako derbia irabazi zuen eta Movilteck ISB Kirolak Araba baino gehiago izan zen.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Soilik Gernikak eta Aranurrek jarraitzen dute partidurik galdu gabe. Aranurrek kantxa faktorea probestu zuen Asador 10 Gibajas taldeari 69-57 irabazteko. Bizkaitarren derbian Gernikak 72-54 irabazi zion Loiola Indautxuri. Easo Universidad de Deustu donostiarrek irabazi ezinik jarraitzen dute, oraingo gonetan Electro Alavesa Araski taldeak 47-70 irabazi diotelarik. Tabirakok 49-64 irabazi dio Marianistas Ahalegina taldeari. Azken talde honek ez du garaipenik ezagutzen,Easori gertatzen zaion bezala.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Iraurgikoek aurreikuspenak bete zituzten eta erraz irabazi zuten Durangon. Getxok partidu hona burutu zuen eta Easokoek ohi baino lan gehiago egin behar izan zuten garaipena eskuratzeko. Araberrikoek, inork espero ez zuen garaipena erdietsi zuten Gasteizen Bilbao Unamunori irabazita. Iraurgi, Easo eta Baskoniak partidurik galdu gabe jarraitzen dute sailkapenaren buruan.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak