Onartu eguneko zentroak eta Haszten elkarteak RETAbet Bilbao Basket eta Jerusalengo Hapoel taldeen arteko diru-bilketa jaso dute

Onartu eguneko zentroak eta Haszten elkarteak RETAbet Bilbao Basket eta Jerusalengo Hapoel taldeen arteko diru-bilketa jaso dute

Asteazken honetan Hotel Gran Bilbaon Vastes.org-ek aurredenboraldian jokatutako RETAbet Bilbao Basket eta Jerusalemgo Hapoel taldeen arteko partidu solidarioan lorttako diruaren ematea irudikatu du.

Kooprazioa eta garapenerako irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da Vastes.org, eta gaztelania Hizkuntza duten herrialdeetarako eskola materiala sortzen dute. Beraien azken  aktuazioa Bizkaian jarri dute.

Eneko Izkarak, Vaster.org-eko arduradun bezala, Bilbao Basket eta Fundación Bilbao Basketen bitartez, Kooperazioa, garapena eta elkartasunaren alde diru-bilketa egiteko aukera ikusi zuten. Kasu honetan, Hotel Gran Bilbaori esker, akordio batera iritsi ziren Bilbao Basketekin, horrela RETAbet eta Hapoel Jerusalen taldeen arteko partidan bildutakoa beraien helburuetara eskaintzeko.

Guztira 5.850 euro jaso ziren eta bazkideei esker 6000€-ra biribildu ziren.  %50a Bilbao Basketentzat izan zen eta beste %50a bi elkarteentzat.

Vastes.org-eri 5 proiektu iritsi ziren, bazkideek bozkatu egin zuten eta asteazken honetan jakin ziren aukeratutako bi proiektuak.

Eneko Izakarak adierazi zuenez, aukeratutako proiektuak Peñaskaleko Onartu Eguneko Etxea, etxerik gabeko pertsonentzako gizarte inklusio proiektua, eta Haszten elkartea, dibertsitate funtzionala duten umeentzako kirol hastapenak bultzatzeko elkartea. Asteazkenean jaso zuten biek lortutako diru-bilketa.

Javi Salgado, bazkide eta Vastes.org-eko irudi bezala honakoa adierazi zuen “guretzako ohore bat da ahal dugun neurrian laguntzea”, eta Santutxuko antolatzaileak HAszten bezalako adibideak adierazi zituen “lekzio handia eman digute, beraien alde dena jarri dute kirola egin eta lehiatzeko”.

Vastes.org Ekuador eta Nikaraguan lanean ari diren proiektuen gaineko informazioa eman zuten.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak