Dagoeneko Bizkaiko Saskibaloiaren Festa Nagusirako gonbidapenak jaso ditzakezue

Bizkaiko klub onenek txapeldunen sariak jaso dituzte

Ekainaren 14an (osteguna),denboraldi honetako kategoria federatuen eta eskolarren TXAPELDUNEN eta TXAPELDUNORDEEN Trofeoen banaketa ekitaldia ospatuko dugularen berri eman nahi dizuegu.

Eguna:    Ekainak 14  (osteguna)

Ordua:    18:30etatik 21:30etara

Tokia: SALA FEVER,Tellería,27 Industrigunea Bolueta-Bilbao

“BIZKAIKO SASKIBALOIAREN FESTA NAGUSIA”-n trofeoak jaso behar dituzten talde federatu eta eskolarrentzat dauden gonbidapenak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren lokaletan, (Martín Barua Picaza kalea,27-2. Solairuan, Bilbo),   jaso beharko dira ekainaren 7tik (osteguna)aurrera, goizeko 11:00etatik 13:00etara

Trofeoak jaso behar dituzten talde federatu eta eskolarrei gogoarazi nahi diegu, ekitaldira joan behar direla, ez baita inolako trofeorik ekitalditik kanpo banatuko.

Emakumezkoen eta gizonezkoen Senior, Junior eta Kadete kategoria bakoitzaren Fase Finalen amaieran jokalekuan bertan euren trofeoak jaso zituzten taldeek ere, ESKOLAR ETA FEDERATUEN SASKIBALOI JAIRA joateko aukera dute, baldin eta aldez aurretik behar dituzten gonbidapenak eskatzen badituzte. 

GIZONEZKOEN ETA EMAKUMEZKOEN JUNIOR – KADETE KOPA TXAPELKETAKO TROFEOAK, EKITALDI HONETAN BANATUKO DIRA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak