Maila galtzea geroz eta hurbilago dago Bilbao Basketentzat eta EBA-n Liga Erregularra bukatzear da

Maila galtzea geroz eta hurbilago dago Bilbao Basketentzat eta EBA-n Liga Erregularra bukatzear da

(ARGAZKIA: ACB Photo/M. Pozo) Egoera larria bizi du RETAbet Bilbao Basketek, izan ere jaitsiera postuetan dago maila mantentzetik bi garaipenera, 4 partidu geratzen direnean. Unicajaren aurka 93-78 galdu eta gero azken-aurren dira. Asteburu honetan bukatu da EBA HA Zornotzaren garaipenarekin eta Zilarrezko LEB-era igotzeko aurreko fasea jokatuko dute. Santurtzik Gallofaren aurkako porrotarekin esan dio agur lehiaketari.

UNICAJA MÁLAGA 93 – RETABET BILBAO BASKET 78

Maila mantentzea zaila dauka RETAbetek jardunaldi kaxkar baten ondoren. Lehen laurden ona jokatu zuen Malagan, etxekoen hasiera onari bikain erantzunez (21-10). Redivok berdinketa lortzeko lan bikaina egin zuen eta atsedenaldira 49-42 iritsi ziren. Atsedenaldiaren ondoren, Bilbotarrek 4 minutu inolako saskiratzerik gabe pasa zituzten eta 30.minuturako emaitza salba-ezina zen, 73-52.

Juventut eta Tecnycontak berain partiduak irabazi zituzten eta 17. Postuan dira, garaipen batera eta Zaragozarekiko taldearekin averagea aurka dutela.

HA ZORNOTZA 77 – ORDIZIA BASOA BANAKETAK 72

Bigarren postuan iritsi ziren zornotzarrak azken partidura, Estela lehen sailkatuarekin berdinduta.Kantabriarrek ordea, beraien esku zuten sailkapena. Mikel Garitaonandiarenek irabazi beharra zeukaten eta Rafa Pueyorenen porrotari itxaron. Bizkaitarrek bere lana egin zuten baina Estelak ez zuen hutsik egin eta Zilarrezko LEb mailara igotzeko Igoera Fasearen aurreko fasea jokatu beharko dute Gijonen.

Zornotzarrek asko sufritu zuten Ordiziari irabazteko. Atsedenaldira 30-37 iritsi ziren, Jon Vilarrek azken unean sartutako hiruko batekin. Ordizia ideia argirik gabe zen baina Zornotzarrek lana gogotik egin behar izan zuten azken unera arte garaipena eskuratzeko.

CB SANTURTZI SK 67 – GALLOFA 82

Bosgarren postuan bukatu du Santurtzik EBA ligan Gallofaren aurka galdu ondoren. Santanderrekoak hirugarren bukatu dute eta dena eman zuten hasiera hasieratik. Moreak hotz samar kantxaratu ziren eta lehen laurdena 14-24 bukatu zen. Gallofak bere maila erakutsi zuen. Santurtziarrak hobeto ibili ziren hiruko lerrotik baina ez zen nahikoa izan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak