Beste garaipen bat lortu du Lointekek, GDKO-k agur esan dio bolada txarrari eta Bidaideak liderrari nagusitu zaio

Beste garaipen bat lortu du Lointekek, GDKO-k agur esan dio bolada txarrari eta Bidaideak liderrari nagusitu zaio

Hiru garaipen eta hiru porrot izan dituzte asteburu honetan FEB lehiaketetan dabiltzan gure taldeek. Lointek Gernikak bere eraginkortasuna erakutsi zuen beste behin Al-Qázeresen aurka. GDKO-k garaipena lortu zuen azken lau partidetan galdu eta gero. Bidaideak BSR-liderraren aurka jokatzen zuen Txurdinagan eta garaipena lortu zuen. RETAbet, Zornotza eta Santurtzi ez ziren gai izan beraien partiduak irabazteko, hasiera kaxkarren ondorioz.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 79 – ALQÁZERES 71

Gernikarrek partidu bikaina jokatu zuten Al-Qázeres taldearen aurka. Boskote indartsua erakutsi zuten eta nahiz eta errotazioetan maila jaitsi. Ferrari eta Hodgesen kalitateak emaitza zabalik uzten zuen baina pixkanak ahultzen joan ziren.13 garaipen lortu dituzte bizkaitarrek eta hirugarren postuan tinko diraute.

RETABET BILBAO BASKET 72 – LIBERBANK OVIEDO 81

Atzetik izan zen Bilbao Basket uneoro. 17-28koarekin hasi ziren. Atsedenaldian 29-48. Talde bilbotarrak bere nortasuna erakutsi zuen eta Brow Demetriori esker aldeak murriztu zituzten. Lan hau ordea ez zen nahikoa izan Liberbank-i aurre egiteko.

CERDANYOLA 58 – GDKO IBAIZABAL 72

Laugarrenean bai. Hiru porrot jarraian jasan ostean azken sailkatuari irabazi diote Galdakaokoek. 9-0 galtzen hasi baziren ere segituan 2-14ko partziala sartu zuten. Defentsa lan onak eta erasoan asmatzeak partidua erosotasunez irabaztea ekarri zuen.

ZORNOTZA 69 – BODEGAS RIOJA VEGA 77

Aukera handia galdu zuen Zornotzak Zilarrezko LEB mailako mendebaldeko multzoa apurtu eta igoeraren kanporaketa hurbilago izateko. Baina ez zen horrela izan. Lau partidu geratzen dira oraindik eta lehen sei sailkatuak izango dira kanporaketa jokatuko dutenak. Bodegas Rioja Vegaren aurka galdu izanak asko zaildu die. Zornotza gaizki hasi zen, 10-25eko partzialarekin baina aurretik ere jarri ziren. Azken laurden kaxkar batek ordea partidua galtzera eraman zuen. Noguerol jokalaria erabakigarria izan zen.

SANTURTZI 73 – ARDOI 79

Talde biak erasoko jokoaren hasi ziren larunbatean. Atsedenaldirako saskiratzeak asko kostatzen zitzaizkion talde bizkaitarrari. EBAko liderra gehiago izan zen, atsedenaldian 25-48. Santurtzik hirukoak sartu zituen Mendikoteri esker baina denbora falta izan zitzaien partidua iraultzeko.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 76 – MIDEBA EXTREMADURA 62

Ordura arte jokatutako partidu guztiak irabazi zegoen Midebaren aurka garaipena lortu zuten Txurdinagakoek. Bilbotarrak baja asko zituzten, besteak beste Turek. Hasierako minutuetan izan ezik, Txurdinagakoek jarri zuten erritmoa. Atsedenaldia eta geroko lehen 5 minutuetan 65-41 jarri ziren aurretik eta abantaila bikain kudeatu zuten.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak