Asteazken honetan ospatuko da Bilboko Aste Nagusiko 3×3 txapelketa

Asteazken honetan ospatuko da Bilboko Aste Nagusiko 3×3 txapelketa

Asteazken honetan, abuztuak 23, Aixeberri eta Bilboko Konpartsak antolatzen duten Bilboko Aste Nagusiko 3×3 txapelketaren 6. Edizioa ospatuko da. Txapelketa honek Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Bilbao Basketen laguntza dauka.

Asteazken honetan saskibaloi giroa izango dugu Ripako kaian. Goizeko 10etan abiatuko da txapelketa parte-hartzaile txikienekin, hau da Miniekin. Jarraian Haurrak, Kadeteak, U21 eta Seniorrak hartuko dute parte egun osoan zehar. Sari banaketa 20,15etan izatea aurreikusten da.

Izen ematea itxita dago baina informazio gehiago behar izanez gero aixeberri3x3@gmail.com helbide elektronikoaren bidez jar zaitezke harremanetan.

Txapelketako argazkiak www.bilbokokonpartsak.com web orrian egongo dira ikusgai.

Gogoratu ARAUTEGIA birpasatzeaz.

Horrez gain, 12etatik 13etara bi parte izango dituen jaurtiketen lehiaketa ospatuko da. Lehendabizikoan, final haundian RETAbet Bilbao Basketeko hiru jokalarirekin batera parte hartuko duten parte-hartzaileak hautatuko dira. Izena ematen duten 8 eta 13 bitarteko haur guztiek aurreko fase bat jokatuko dute eta hortik irtengo dira gizonezkoen eta emakumezkoen mailetako hiru parte-hartzaileak. Hauek azken erronda bat jokatuko dute, non RETAbet Bilbao Basketeko jokalariek hamar hiruko jaurtiko dituzten eta umeek 10 jaurtiketa libre. Lehiaketako irabazlea, taldeko hiru kideen saskiratzeak batuta,  kopuru handiena lortzen duen taldea izango da.

Erronka honetan parte hartu nahi duten umeek, prensa@bilbaobasket.biz helbidera email bat bidali beharko dute, bertan beraien izen abizenak, adina, eta harremanetarako telefonoa adieraziko dutelarik. Izen ematea abuztuaren 22a baino lehen egin beharko da. Arratsalde horretan bertan jarriko gara harremanetan partaide guztiekin, beraien parte-hartzea konfirmatu eta jokoaren ordutegia adierazteko. Azken fasera iristen diren partaideek Bilbao Basketeko merchandasing lotea eta opari sorpresa bat jasoko dute eta irabazleek denboraldiko abonu bat jasoko dute.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak