Asteazken honetan, saskibaloi Aste Nagusiko protagonistetako bat bilakatu zen. Ripako Kaia saskiz eta baloiz bete zen Aixeberri Konpartsak Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Bilbao Basket Fundazioaren laguntzarekin antolatzen duen 3×3 Aste Nagusia txapelketa ospatzeko.
Eguraldia lagun izan zuten bertaratutakoek eta zaletuek asko gozatu zuten. Guztira 100 talde inguru 5 mailatan banaturik. 10 orduz saskibaloiaz gozatzeko para ezinhobea.
GIZONEZKO MINIAK
- Txapelduna: Durango All Star
- Azpitxapelduna: Tintingorri Txiki
EMAKUMEZKO HAURRAK-KADETEAK
- Txapelduna: Lagun Artean
- Azpitxapelduna: Basketball Girls
GIZONEZKO KADETEAK
- Txapelduna: Cheeseball Squad
- Azpitxapeldun: Arranoak
U21
- Txapelduna: Dunkeros
- Azpitxapeldun: Bua Puff
INTERKONPARTSAK
- Txapelduna: Trikimasco
- Azpitxapeldun: Aixeberri
EMAKUMEZKO SENIORRAK
- Txapelduna: Basket Lovers
- Azpitxapeldun: Kikalorase
GIZONEZKO SENIORRAK
- Txapelduna: Rompetablas
- Azpitxapeldun: Los nomos sin G
8 eta 13 urte bitarteko umeek Bilbao Basketen jaurtiketa txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Sailkapen fasearen ondoren 3 bikote finalista sailkatu ziren. Horietariko bakoitzak beltzezko gizon baten laguntza izan zuen, hain zuzen ere Borja Mendia, Vasilije Vucetic eta Shane Hammink-ena. Talde txapelduna , Martina, Aratz eta Borja Mendiak osatutakoa izan zen. Txapeldunek urteko abonua irabazi dute.