Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte RETAbet, GDKO, Santurtzi eta Bidaideak taldeek

Garaipen garrantzitsuak lortu dituzte RETAbet, GDKO, Santurtzi eta Bidaideak taldeek

(ARGAZKIA: Bilbao Basket) 4 garaipen lortu dituzte gure taldeek asteburuan. RETAbetek zalantzak uxatu zituen Lleidari irabazita. GDKO-k lehen laurden bikaina egin zuen eta Mataróri irabazi zion. Santurtzik lana gogotik egin zuen Easori irabazteko eta Bidaideakek bolada onarekin jarraitzen du Gran Canariari irabazi ondoren.

CADÍ LA SEU 82 – LOINTEK GERNIKA 62

Aurreneko aldiz denboraldi honetan porrot argia jaso du Lointek taldeak Dia Ligan. Partidua txarto hasi zuten eta Cadikoek erritmo bizia sartuta abiatu zuten norgehiagoka. 14-2ko gehiegi izan zen bizkaitarrentzat eta uneoro atzetik joan ziren, aurrera egiteko aukerarik gabe.

RETABET BILBAO BASKET 81 – FORÇA LLEIDA 70

Berriz ere garaipena lortu du RETAbetek, oraingo honetan Lleidaren aurka. Kataluniarrek goiko postuetan sartu nahi zuten bilbotarrei irabazita baina ezin. Lehen laurdenean Lleida gehiago izan bazen ere, bigarren partzialeko bigarren zatian Alex Mumbrurenek partiduaren ardura hartu zuten Lammers bikain batekin. Brownek ere bere jokoa erakutsi zuen , 45-39 20.minutan. Hirukoei esker abantailak gora jarraitu zuten 13-3ko partzialarekin.  81-70 Bilbao Basket garaile.

PLASENCIA 90 – ZORNOTZA 67

Talde zornotzarrari gauzak asko zaildu zaizkio Plasencian galdu eta gero. Azken laurdenean behera etorri ziren. Aurretik hiru jardunaldi ditu maila mantentzea bermatzeko.

GDKO IBAIZABAL 77 – MATARÓ 56

Hasiera orekatua izan zuen partiduak baina lehen laurdena eta gero Josema Alcantarak sartutako aldaketekin atsedenaldirako partidua erabakita zegoen 40-27. GDKO ez zen konfiatu eta lan onarekin jarraitu zaran.

SANTURTZI 58 – EASO 50

Santurtzik 58-50 irabazi zion larunbatean Easo SBT taldeari Mikel Trueban. Azken 3 partiduetako bolada txarrari agur esan diote. Defentsa lan bikaina egin zuten moreek.

ACE GRAN CANARIA 54 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 95

Bederatzigarren garaipena jarraian Txurdinagakoentzat. Oraingo honetan kanariak uharteetan lortu dute erakustaldi bat emanez. Lehen 10 minutuetan partidua orekatua izan bazen ere atsedenaldirako abantailak ia salbaezinak ziren eta gorantz egin zuten.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak