Lehiaketa federatuek 15 egun atzeratu dute hasiera

Lehiaketa federatuek 15 egun atzeratu dute hasiera

[box]Astelehen honetan, Bizkaiko klubak bilera batera deituta zeuden, lehiaketa federatuen hasieran dituzten arazoak azaltzeko, eta, aldi berean, Bizkaiko Federazioak zenbait proposamen egin zituen horietako bati irtenbidea emateko. Momentuz, lehiaketen hasiera 15 egun atzeratzea adostu dute. Ia 50 klub egon ziren Bizkaia frontoian, eta Koldo Mendia jarduneko presidenteak gogorarazi zuenez, nahiz eta ekainean hasiera data bat ezarri, pandemiaren bilakaera eta klubekin zundatu ondoren, lehiaketaren hasiera urriaren 3-4ko jardunaldira atzeratu zen.[/box]

Azken egunetan, berriz ere inkesta bat egin da Bizkaiko kluben artean, kantxarik eta bestelako oharrik baduen jakiteko, eta Bizkaiko kluben informazio hori guztia jaso ondoren, zailtasun handia ikusi zen: joko-kantxak edukitzea, erakunde bakoitzean kasuistika partikularrak eraginda. Guztira, 17 klubek ez dute kantxarik gaur egun.

Horregatik, federazioko lantaldearekin baloratuta, Koldo Mendiak iragarri zuen “gauzak honela, denboraldia hastea ez dela posible hilaren 3an; beraz, liga hasiera 15 egunez atzeratzea proposatzen dugu, urriaren 17-18ko asteburura arte, eta beste bilera bat programatzea, irailaren 24an Ezohiko Batzarrean taldeen egoera berriz aztertzeko”.

Jesus Ituiñok iragarritako beste proposamen bat egutegiak aldatzea da, “Gerora geldialdiak egiteko aukera emango digun aldaera batekin, joaneko eta itzuliko partidak elkarren segidako jardunaldietan jokatzea”. Era berean, “Jokalari kadeteek, juniorrek eta seniorrek jardunaldi bakoitzean partida bakarra jokatu ahal izatea” proposatu dute, kutsatuz gero birusaren hedapena ahal den neurrian murrizteko asmoz.

Klubek euren kezkak azaldu zituzten eta argi geratu zen kutsatzeko arriskua eta segurtasuna gutxitzea zela klubek eta Federazioak lantzen duten ideia.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak