Bizkaiko selekzioek 2021era atzeratuko dituzte entrenamenduak

Bizkaiko selekzioek 2021era atzeratuko dituzte entrenamenduak

[box]Joan den astean, hiru lurralde-federazioetako kirol-zuzendariak, Jesús Ituiño Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren ordezkari zela, eta Euskadiko Saskibaloi Federazioko kirol-zuzendaria bildu ziren Euskadiko eta Nafarroako txapelketen etorkizun hurbila planteatzeko. Horien lehia 2021era atzeratzea proposatu dute, eta horrek Bizkaiko selekzioen prestakuntzari eragingo lioke, hurrengo urtera atzeratuko bailirateke deialdiak.[/box]
Lau kirol-zuzendariek erabaki zuten Euskadiko Federazioaren Zuzendaritza Batzordeari eta Batzarrari proposatzea 2021era atzeratzea mini, haur, kadete eta junior kategorietako Euskadiko eta Nafarroako txapelketak, nesketan zein mutiletan.

Lehiaketaren atzerapen horrek zuzenean eragiten dio selekzioen prestakuntzari, eta, Bizkaikoaren kasuan, entrenamenduak geldiaraziko lirateke, eta ez litzateke deialdi berririk egingo 2021era arte, une horretako osasun-egoera orokorra berriz aztertu ondoren.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak