BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Askartzak lidertza sendotu du Ixerbekoan

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Askartzak lidertza sendotu du Ixerbekoan

(FOTO: Askartzasaski.org)

Pasa den asteburu honetan Bizkaiko Liga Berezien bigarren itzuliari hasiera eman zaio Kadete eta Junior mailetan. Etxeko taldeak izan ziren nagusi Ixerbekoan izan ezik. Askartzak Zornotzari irabazi zion Emakumezko Juniorretan eta Leioarrak lehen postua sendotu dute. Hirugarren posturako leia inoiz baino irekiagoa dago.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1eko emakumezko juniorretako liderrak apurtu zuen etxeko garaipenen bolada. Mungiak azken postuan dagoen Dosa Salesianosi irabazi zion 64-45. La Sallek Askartzari gerra emango diola berretsi zuen Padurari 73-50 irabazita. Unamunok distantziak laburtu zituen eta getxok ateratzen zieten distantzia jan zuten 46-41 irabazita eskuinaldekoei.Bukatzeko Askartzak bere boalda onari eusten dio Amorebietari 62-69 irabazita.
Intentsitate handiko partidua izan zen 40 minutuetan. Ixerbekoak jardunaldiko partidua jaso zuen zalantzarik gabe. Paula Portilla izan zen zornotzakoen jokalaririk onena eta ondo aprobetxatu zituen eskuinaldekoen hutsuneak. Jon Ortizenak ordea azkar erantzun zuten eta zornotzakoen abantailak azkar murriztu zituen.

Atsdenealdiaren ondoren Askartzak bere nagusitasuna berreskuratu zuen eta joko azkarra eta erraza erakutsi zuten.Leire Ibarrondok lesionatu aurreko maila berreskuratzen ari dela erakutsi zuen eta 17 puntu lortu zituen. Akzenean kanpoko taldea izan zen nagusi azken laurden bikain bati esker eta lidertza sendotuz.

EMAKUEMZKO KADETEAK

Emakumezko kadeteetan etxeko taldeak nagusitu dira partidu guztietan. Durangoko talde biek garaipenak lortu zituzten eta sailkapenean berdindurik jarraitzen dute porrt bakarrarekin. Tabi A ESP-k 47-37 irabazi zion Berrio Otxoari eta B taldeak 65-39 getxori. Unamunok etxean ondo jokatu zuen defentsa bikain bati esker eta 47-34 irabazi zion Aguilas Salesianos taldeari. Escolapiosek bolada txarrari agur esan zion Leioaren aurka 45-34 irabazita.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Bigarren posturako partidu gogorra jokatu zen la Sallen. Deustuko horiek azken minutuetan erabaki zuen leioa SBT taldearen aurkakoa, 68-66. Dosa Salesianosek lehen postua sendotu zuen Leioa Bri 72-38. Ibaizabalek hirugarren posturako lehian jarraitzen du paduran irabazi ondoren.Arrigorriagakoek partidua galdu ondoren ez dute Galdakaokoekin berdintzea lortu.

GIZONEZKO KADETEAK

Berriz ere, talde bakarra izan da gai etxetik kanpo irabazteko. Santurtzik hirugarren laurden bikain baten ondoren partidua hautsi zuen. Unamunori irabazi zioten Felix Serranon. Getxok bere bolada txarrari agur esan zion eta azken postuan dagoen Loiola Indautxuri irabazi zion 55-45. Patronato Maristasek etxean ondo jokatu zuen eta garaipena lortu zuen Escolapios taldearen aurka 87-66. Bere partetik, Leioak 79-41 irabazi zion Kandelazubietan Tabirakori eta lidertzan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak