BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Tabirakok sailkapenaren buruan jarraitzen du Ugeragari Nesken Kadete Mailan irabazita.

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Tabirakok sailkapenaren buruan jarraitzen du Ugeragari Nesken Kadete Mailan irabazita.

Bigarren itzuliko lehen jardunaldia erabakigarria izan da Lauko Finalerako sailkapenak ezagutzeko. NEsken Kadeteak Tabirako Baqué eta Ugeragaren artekoa izan genuen Landakon. Durangarrak lider jarraitzen dute eta proba garrantzitsua izango dute Ugeragaren aurka. Azken hauek hobekuntza nabarmena izan dute bigarren fase honetan.

KADETE MAILA-NESKAK

Tabirako Baqué ESP – Ugeraga Saski Sopela jokatu zen Landakon. Ugeraga hobeto hasi zen. Grenzorenek 0-5eko partziala lortu zuten hasieran, azken unera arte borrokatzeko prest zeudela erakutsiz. Sarasuak segituan erantzun zuen beste 8-0eko partzial batekin. Eremuko defensa planteatu zuten Sopelakoek eta horrek min handia eragiten zion durangarren joko dinamikoari. Lehen laurdenean 14-16. Bigarren laurdena Tabirakorentzat izan zen. Perimetrotik Aldekoak abantailak lortu ziten eta Tabirako aurretik jarri zen. Atsedenaldian 30-26.

Ugeragak ondo erantzun zuen hirugarren laurdeneko irteeran. Horrela lortu zuten Sopelakoek berriz ere markagailuan hurbiltzea. Mintegiri esker Tabirakok ezin izan zituen nahiko lituzkeen aldeak lortu. 3-11ko partzialak indarrak eman zizkien Ugeragakoei. Tabirakok berriz ere partidua puskatzeko aukera izan zuen, joko azkarra eta konfiantza erakutsiz. Sarasua eta Gonzalez dena erabakita uztetik gertu ego narren, nekea nabaria zen guztiengan. Ugeraga ordea hortaz baliatu zen Bilbaoren agindupean. Azken kolpea eman zuten baina berandu zen. 4 puntura harri baziren ere garaipena Landakon geratu zen 56-53.

Nesken kadeteetako beste emaitzak honakoak izan ziren: Unamunok etxetik kanpo irabazi zion Askartzari, 39-54. Berrio Otxoak 51-36 irabazi zion Getxori eta Paulesek 53-36 Tabirako Baquéri.

KADETE MAILA-MUTILAK

Etxeko taldeak izan ziren nagusi A1ean partidu batean izan ezik. Berrio Otxoak 20 puntuko aldea sartu zion Tabirako Baqueri, defentsako lan ona egin eta gero, 54-34.

Leioa Paules baino gehiago izan zen Kandelazubietan, kontraerasoak protagonista izan ziren partiduan, 78-48. Patronato kondo defendatu zuen etxean Unamunoren aurka 58-52 eta lider jarraitzen du. Amaitzeko La Sallek Urdanetaren aurkako tendentzia hautsi zuen 36-37 irabazita.

JUNIOR MAILA-NESKAK

Etxeko taldeak izan ziren garaile A1eko partidu guztietan baten izan ezik. Leioa izan zen horren errudun, izan ere La Salleri 35-37 irabazi zioten, defentsak protagonistas izan ziren partiduan. Askartzak galdu gabe jarraitzen du eta zortzigarren garaipena lortu zuen Escolapiosi 65-44 irabazita. Bukatzeko Zornotzak garaipena lortu zuen Urdanetaren aurka 57-48. Loiukoek ez dakite garaipena zer den.

JUNIOR MAILA-MUTILAK

Ezustekoa eman zen maila honetako A1ean. Pasa den jardunaldien amaitu zen Paulesen bolada bikaina, lehen itzuliko partidu guztiak irabazi ondoren. Ibaizabalek 67-74 irabazi zuen. Tabirako berriz ere garaipenaren bidera bueltatu da Santurtziri 64-41 irabazita. Amaitzeko Escolapios Patronato Maristas baino hobea izan zen Moyuan jokatutako partiduan, 67-45.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak