EUSKAL LIGAK: Loiola kadeteetan eta Gernika Juniorretan lider

EUSKAL LIGAK: Loiola kadeteetan eta Gernika Juniorretan lider

(ARGAZKIA: Ángel Grande) Derbi desberdinak izan ditugu Euskal Ligako hirugarren jardunaldian. Albiste onenak emakumezkoek eman dizkigute. Kadeteetan derbia izan dugu Loiola eta Gernikaren artean eta Indautxukoak Ointxe Araskirekin batera lidertzan jarri dira A1ean. Juniorretan Gernikarrek garaipena lortu zuten eta lidertzan dira bakar bakarrik.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Loiola Indautxu eta Gernika KESB-e arteko partiduko irabazleak Ointxe Araskirekin elkarbanatuko zuen lehen postua.  Bilbotarrek hartu zuten partiduaren erantzukizuna eta Gernikarrei aukera errealik gabe utzi zieten 40 minutuetan zehar. Partidu hasieran zalantzak eta hutsegietak izan ziren nagusi urduritasuna dela eta.8-0 hasi zen partidua eta 7 minuturako bilbotarrak 20-6 aurretik ziren. Idiri saiatu zen gernikarrei aurrera eramaten baina ez zuten erregulartasunik erakutsi. Atsedenaldian 39-22.

Gernika KESB taldeak huts egiteekin jarraitu zuen eta Loiola Indautxuk kontzentrazio bikaina erakutsi zuen, 19 puntutako abantailak lortuz (44-25) 23. Minutuan. Garaipena ezinezkoa zirudien Gernikarrentzat eta tentsio gutxiagorekin jokatzen hasi ziren. Nahiz eta Indautxukoekiko oso urrun egon, abantailak murriztea lortu zituzten. 66-56, bueltarako partidua irekita utziz. Redondo eta Leyre Indel izan ziren partiduko protagonistak.

A2an Askartzak 49-55 galdu zuen Kirolak Arabaren aurka, eta  La Salleren aurka  ere gutxigatik galdu zuten  49-41. Bizkaitarrak maila mantentzeko postuetan dira Araski Ointxeri 48-41 irabazita.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Juniorretan jokaturiko Gernika eta Loiolaren arekoa Malosten jokatu zen. Juniorretan Gernikarrak nagusi izan ziren 65-32. Errotazio gutxiago eta eraginkortasun gutxi erakutsi zuen Loyolak. Atsedenaldian 32-14. Gernika KESB lehen postuan da3 garaipen eta porrotik gabe. Loiola azken postuan dago eta ez du partidurik irabazi.

A2an derbi bizkaitarra Tabirako Baque eta La Salle Bilbaoren artena. Deustukoak nagusi izan ziren 38-50 eta talde biak berdinduta daude sailkapenean 2 garaipen eta porrot batekin.

GIZONEZKO KADETEAK

Logika bete zen talde bizkaitarren partiduetan. Bilbao Unamunok Zarautzi irabazi zion 62-51. Partidua kontrolpean izan zuten bizkaitarren baina abantailak ez ziren lasaitzeko modukoak izan. Barandalla izan zen talde bilbotarreko onena 26 puntu eta 6 erreboterekin.

Loiola Indautxuk Fundación 5+11 faboritoa jaso zuen etxean eta bigarren laurden erdira arte lehiakor aritu ziren. Hortik aurrera Baskoniarrak beraien jokoa erakutsi zuten eta bilbotarrek ezin zieten erritmoari eitsu78-65. Miguel Ruiz bikain aritu zen 31 puntu lortuz.

Easo Adarra Zornotza ST baino gehiago zela adierazten zuten apustuek eta ez zuten hutsik egin. 77-43 Josean Gaska kiroldegian.

A2an Limpiezas Al Garbi  eta Paules Galtzagorriren artekoa ezin izan zen jokatu.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1eko albiste positibo bakarra Bilbao Unamunok eman zigun, Alter Consulting taldeari 52-67 irabazita. Endika Alonsok bere maila erakutsi zuen eta Iñigo Betolazak perimetrotik asmatu zuen. Momentu horretan bilbotarrak 10 puntu gora joan ziren eta ISB garaipenik lortzeko aukerarik gabe geratu zen.

GetxoSaski garaipena lortzetik urbil izan zen Donostian baina erreskadan lorturiko lau hirukoek partidua 58na berdintzeko balio izan zuten. Luzapenean horibeltzak hobeto sartu ziren. Azken minutu eta erdia 61-65 abiatu zuten.Getxosaskin jabetzak izan zituen erabakita uzteko baina Lanza eta Leanizbarrutia ez ziren saskiratzeko gai izan. Easok ordea asmatu zuen eta garaipena eraman zuten 68-65. Loiola Indautxuk 107-46 galdu zuen Fundacion 5+11 taldearen aurka.

A2an Tabirakok irabaztea lortu zuen Cafés Aitonaren aurka 53-59 eta salbazioa gero eta hurbilago dago.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak