Espainako nesken haur Txapelketa: Femení maresmeri egingo dio aurre Gernika Txikik final zortzirenetan

Espainako nesken haur Txapelketa: Femení maresmeri egingo dio aurre Gernika Txikik final zortzirenetan

Zorionekoa atzo Gernika Txikiri gertatutakoa, Espainiako haur txapelketaren hirugarren jardunaldian 69-64ko porrota jasan arren, hurrengo errondan izatea lortu baitzuen. Kataluniako txapeldunordea izango du aurrean gaur beraz, 18:30etatik aurrera.

Abilezia eta azkartasunez mugitu ziren Luther Kingen jokalariak, horietako batzuk selekzioan izateko promesa barne. Pareko estiloak hala ere, baina haiek altuagoak izanda, konfiantza zuten neurri-tarte horiek ongi aprobetxatuz gero.

Ondo aritu ziren defentsan, jokaldiak elkarrekin landuta. Falta gehiegi jasotzearen arazoak konpondu zituzten gainera, atsedenera 21-28ko markagailuarekin iritsiz. Zelai osoko presioari eusten saiatu baziren ere, kanariarrak hobe kudeatu zituzten mugimenduak ondoren eta buelta eman zioten partiduari, 47-37. Jokoa birmoldatu zuten orduan gernikarrak eta 67-64 iritsi ziren azken minutura. Aldiz, azken posesioa erratu eta amaierako saskiraketa sartu zuten aurkariak.

Gaur, Femení Maresme dugu zain, final laurdenak jokoan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak