Espainiako haur txapelketa.afinal zortzirenetan kanporatu dute Gernika Txiki, 68-49ko porrota jasan ostean

Espainiako haur txapelketa.afinal zortzirenetan kanporatu dute Gernika Txiki, 68-49ko porrota jasan ostean

Hamasei talde hoberenen artean gelditu da Gernika Txiki Espainiako txapelketan. Atzo, 68-49 galdu zuen Kataluniako txapeldunorde Femení Maresmeren aurka, ikusitakoaren arabera dominak borrokatzeko hautagai nagusia.

Final laurdenen ametsa zuten gernikarrak lehen laurdenean erakutsitako joko preziatuaz geroztik. Zonaldeko defentsa aplikatu, errebotea ziurtatu eta kontraerasoan ondo zebiltzan 13-17ko markagailua lortuz. Gure zonaldea aurkitu zuten ostera aurkariek eta hirukoen bidez buelta eman zioten norgehiagokari atsedenerako, 36-31.

Lehen partean izandako sendotasun defentsiboa falta izan zitzaien ordea, 53-43ko markagailua kontran 30. minutuan. Azkenean, presio indibidualak gauzatzen saiatu arren, katalanak posesio arinak eskuratu eta berehala jarraitu zuten saskian sartzen. Finean, hamalaugarren amaitu dute bizkaitarrak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak